Ospakizuna boluntarioekin batera
Ekainaren 22an ospakizuna izan zen Joxe Miel Barandiaran egoitzan astero han bizitzen diren pertsonak bisitatzera etortzen diren boluntarioekin batera. Eguerdiko ordu batean eukaristia bat egin zen Santa Anako elizan eta mezaren ondoren langileak, egoiliarrak eta boluntarioak elkarrekin bazkaltzera joan ziren. Amaitzeko, dantzak eta musika izan ziren.









