Gure Lege Psikiatriako Unitateak interesa pizten jarraitzen du arlo juridikoan

Gure Lege Psikiatriako Unitateak interesa pizten jarraitzen du arlo juridikoan

Gaixotasun mental larria izanik kausa penalak dituzten pertsonak ospitaleratzen eta artatzen dituen Espainiako zentro sanitario-psikiatriko bakarra izaten jarraitzen dugu. Errealitate jakin bati erantzuten dion proiektu asistentzial horri buruz hitz egiteko, Iñaki Madariaga doktoreak, Lege Psikiatriako Unitateko psikiatra buru klinikoak, eta Macarena Aspiunza doktoreak, auzitegiko psikologoak, ‘Xuristas de Galicia por la

Hospitalitatea Covid garaian

Hospitalitatea Covid garaian

Aita Menniko zazpi kide 2020a haien lanpostuetan nola bizi duten kontatzen digute. Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen kolaboratzaileen taldea osatzen duten mila pertsonetatik oso lagin txikia dira, baina ziur asko haien testigantzak beste lankide askok bizi izandakoa islatzen du.

Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu

Urtero bezala, urriaren 10ean, Ahizpa Ospitalarietan bat egiten dugu Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunarekin. Oraingoan World Federation for Mental Health-en lemarekin bat eginez: “Osasun mentala denentzat. Inbertsio gehiago, sarbide gehiago”.

Semana de la Salud Mental de Hermanas Hospitalarias

Osasun mentala eta COVID-19a

Urriaren 10ean, beti, Osasunaren Mundu Erakundeak eta Osasun Mentalaren Mundu Federazioak Nazioarteko Eguna sustatzen dute, mundu osoan nolabaiteko nahasmendu psikiatrikoa nozitzen duten milioika pertsonen egoera gogorarazteko. Aurten, COVID-19ak markatu du deialdia, gure inguruan gertatzen den ia guztia bezala. Erakunde deitzaileek gogorarazten digute, maila globalean, herrialdeek batez beste euren aurrekontu sanitarioen %2 baino ez dutela

Foro online Covid-19 Hermanas Hospitalarias

Lehen online foroa “COVID-19ak osasun mentalean eragindako ondorioak” lantzeko

Inauguratu zenetik zortzi urtera, Aita Menni Ospitaleko Lege Psikiatriako Unitateak (LPU) interesa pizten jarraitzen du juristen kolektiboaren barruan; beharbada, oraindik ere Espainiako zentro sanitario-psikiatriko bakarra garelako gaixotasun mentala izanik kausa penalak dituzten pertsonak ospitaleratzen eta artatzen dituena.

Errealitate horretaz hitz egiteko, Iñaki Madariaga Lege Psikiatriako Unitateko psikiatra buru klinikoak eta Macarena Aspiunza auzitegiko psikologoak, IN.XURGA IV. Biltzarrean parte hartu zuten, ‘Eskubideez baliatzeko eskubidea’ izenburupean, ‘Xuristas de Galicia por la Inclusion’ elkarteak antolatuta.

Lehen online foroa "COVID-19ak osasun mentalean eragindako ondorioak" lantzekoKalkulatzen da preso daudenen artean %25 inguruk nolabaiteko gaixotasun psikiatrikoa dutela. Hau da, Espainiako espetxeetan dauden 60.000 lagunetatik, 15.000k buruko gaixotasunen bat dute diagnostikatuta, eta horietatik gutxienez %7k maila moderatu-larria du. Izan ere, espetxean osasun arreta jasotzeko eskaeren %40-60k gaixotasun psikiatrikoarekin dute lotura.

Gure proiektu asistentziala

Iñaki Madariaga eta Macarena Aispunza doktoreek euren aurkezpenean azaldu zutenez, gure proiektu asistentziala ‘justizia terapeutikoaren’ kontzeptuaren barruan kokatzen da, zeinak legearen aplikazioa eta osasun mentalerako laguntza uztartzen baititu. Premiarik handiena duten pertsonentzako osasun arretaren kudeaketa hobetzea ere bada gure Ospitalearen misioaren parte.

LPU (Aita Menni Ospitale Psikiatrikoa-Arrasate/Gipuzkoa) Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen erakundeak sortu zuen, duten gaixotasun mentalagatik delitu bat egin duten pertsonek ez luketela kartzela giroan egon behar sinetsita. Unitateak babes judizial, administratibo eta finantzarioa du, besteak beste, Gipuzkoako Probintzia Auzitegiaren eta Eusko Jaurlaritzako Gipuzkoako Osasun Arloko Zuzendaritzaren aldetik. Beraz, gaixotasun mentalaren ondorioz delitu ekintza larriak eta legezko ondorio nabarmenak izan dituzten paziente mentalak artatzera zuzenduta dago.

Une hauetan, gure Lege Psikiatriako Unitateak 20 pazienteri ematen die arreta, gizon zein emakume. Bere funtzionamendu eredua egonaldi psikiatriko ertaineko unitate baten asistentzia esparrutik gertu dago, baina instalazioak eta jarduera protokoloak egokituta daude segurtasunari lotutako esparruetan berme gehiago emateko. “Funtsean, bereizgarria da segurtasun ‘plus’ handia dagoela, eta baita ere, funtzionalki, kontrolatzen eta agintzen duena Epailea dela”, azaldu zuten gure hizlariek. Ildo horretan, maila judizialaren, administratiboaren, polizialaren eta asistentzialaren artean erakunde arteko harreman ona dagoela adierazi zuten.

Aita Menniren LPUn sartzeko, dagokion epaitegiak erabaki behar izan du pertsona hori ez dela bere ekintzen erantzulea (hein handiagoan edo txikiagoan), eta, ondorioz, segurtasun neurri bat esparru sanitario-psikiatriko batean agintzea egokiagoa dela, haren behar asistentzialei dagokienez, espetxe erakunde batean betetzea baino. 2013an ireki zenetik, Unitateak 79 paziente ospitaleratu ditu, eta denbora horretan, horietatik 59k bete dute osorik segurtasun neurri bat. Kasuen %70etan eskizofrenia paranoidea izan da diagnostikatutako gaixotasun mentala, %90 toxikoen kontsumoari lotuta. Kolektibo horren erdiak baino gehiagok (%55) delitu larriak egin zituen. Agindutako segurtasun neurriak urtebetekoak (kasuen %10) zein 11 urte baino gehiagokoak (%40) dira. 

Lehen online foroa "COVID-19ak osasun mentalean eragindako ondorioak" lantzeko

Gure pazienteak eta erabiltzaileak kutsatzeko bektorea izateko beldurra

Gure pazienteak eta erabiltzaileak kutsatzeko bektorea izateko beldurra

Gaixotasunaren eramaileak izateko beldurrak osasun profesional askori erasaten die. Psikologo kliniko eta larrialdietako aditu Alfonso Saez de Ibarrak adore hitzak helarazi nahi dizkie Aita Menni Ospitaleko lankideei, eta babesten eta zaintzen jarraitzeko animatu nahi ditu.