Berotegia eta ortua lehen fruituak ematen hasi dira
Lan-taldeak pozik jaso ditu modu ekologikoan landatu dituzten eta geroago ospitale bereko profesionalei astean behin saltzen dizkieten lehen uztak eta barazkiak.
Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (lehen Aita Menni)
Salud mental | Personas mayores | Daño cerebral | Discapacidad intelectual
Lan-taldeak pozik jaso ditu modu ekologikoan landatu dituzten eta geroago ospitale bereko profesionalei astean behin saltzen dizkieten lehen uztak eta barazkiak.
Ospitaleko tailerretan parte hartzen duten pazienteak Eragintza Fundazioaren enplegu-zentro berezi batzuetara joan dira, nola lan egiten duten jakiteko, eta erkidegoan sartzeko eta errehabilitatzeko prozesuaren barruan.
Jende ugari joan zen Bilboko Bolunta aretora, eta besteak beste medikuek, zaharren egoitzetako zuzendariek, erizainek, laguntzaileek, logopedek eta fisioterapeutek aretoa bete zuten, “Disfagia eta osasunean dituen ondorioak” dibulgazio egunean parte hartzeko. Aita Menni Ospitaleak antolatutako egunaren sarrera moduan, Jose Ignacio Quemadak, Garuneko Kaltearen Menni Sareko zuzendariak, disfagia, irensteko zailtasuna dela gogoratu zuen,
Zenbait paziente boluntario moduan aritzen dira errehabilitazio-programen barruan zentroaren kanpoaldean garbitzen eta hondakinak hautatzen, sailkatzen eta biltzen
Egonaldi Luzeko Unitateak ospitaleratze denbora mugatua eskaintzen du, baina ospitaleratze akutu, subakutu eta errehabilitazio unitateetakoa baino luzeagoa, eta 24 orduko estaldura medikoa du, gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei zuzenduta, baldin eta, aurretiko tratamendu anbulatorio zein ospitalekoekiko errefraktarioak izanik, eta narriadura eta desgaitasun funtzionala dutelako, interbentzio terapeutikoko eta errehabilitazioko aldi luzeak
Gainbegiratze Ertaineko Unitatea Aita Menni Ospitalean dagoen egoitza unitate bat da, eta etxebizitza partekatu bat da. Egonaldi Luzeko Unitatetik datozen pertsonentzako trantsizio baliabide bat da, laguntzen ereduan oinarritutako programa terapeutiko indibidualizatuak ahalbidetzen dituena, erabiltzaileen inklusioa eta bizi kalitatea hobetzeko.
Zainketa Berezien Unitatea ospitaleratze unitate bat da, eta gaixotasun mentala duten pertsonak hartzen ditu, patologia larriak dituztenak edo tratamenduarekiko erresistenteak diren prozesuak dituztenak, zeinek eguneroko jarduerarako independentzia funtzionalaren maila txikiagotzen duten, eta tratamenduaren ingurunean psikiatraren eta erizainen maila handiko gainbegiratzea behar dutenak, baita zaintza eta segurtasun neurriak.