Markel Olano: “Komunitatea da buru osasunari heltzeko gakoa”
Gipuzkoako Foru Aldundiak 12 plaza berri ireki ditu osasun mentaleko sarean, buruko osasun arazo larriak dituzten gazteei eta gizarte eta osasun egoera konplexuetan daudenei arreta emateko berariazko baliabide batekin. Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eta Maite Peña Gizarte Politikako diputatuak Zubi Etxe zentroa bisitatu dute gaur goizean, Donostiako Loiola auzoan







