Jatea arazo bihurtzen zaiGUnean
Bilboko Aita Menni Haurren kalte Zerebraleko Unitatetik, Oihana Ramos gure adituak entzuteko zailtasunak dituzten haurrei ondo jaten laguntzeko jarraibideak eskaintzen dizkio Ulertuz elkarteari.
Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (lehen Aita Menni)
Salud mental | Personas mayores | Daño cerebral | Discapacidad intelectual
Bilboko Aita Menni Haurren kalte Zerebraleko Unitatetik, Oihana Ramos gure adituak entzuteko zailtasunak dituzten haurrei ondo jaten laguntzeko jarraibideak eskaintzen dizkio Ulertuz elkarteari.
Aita Menni Ospitaleko kalte zerebraleko zerbitzuko profesionalek, bideo honen bidez, aholku eman nahi diete propultsio elektrikoko gurpil aulkiak erabiltzeko tenorean dauden pertsonei, prestazioak eta argibideak azalduz. Aulki motordunak aukera asko eskaintzen ditu, baina gaitasun jakin batzuk eta erabiltzeko entrenamendua behar dira; izan beharreko ezaugarriek pertsona bakoitzaren premiei eta erabiltzeko inguruneari
Aita Menniko zazpi kide 2020a haien lanpostuetan nola bizi duten kontatzen digute. Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen kolaboratzaileen taldea osatzen duten mila pertsonetatik oso lagin txikia dira, baina ziur asko haien testigantzak beste lankide askok bizi izandakoa islatzen du.
Gabonak joan den abenduaren 18an hasi ziren Aita Mennin. Gure pregoiak ilusio eta itxaropen hitzak ekarri zituen datozen egunetarako eta datorren 2021erako.
Quemada doktoreak kalte zerebrala duten pertsonak gizartzeratzeko eskaerei erantzuteko beharrari buruz hitz egin zuen fase kronikoari buruzko topaketan. “Gizarteratzeari emandako arretan pentsatzen dugunean, ez dugu alde batera utzi behar kalte zerebrala duten pertsona horiekin eta haien familiekin egingo ditugun gauza guztiek beren behar eta proiektuei erantzuten laguntzeko izan beharko dutela”,
Bere eginkizunen artean alderdi kognitiboak, emozionalak, jokabidearenak, sozialak eta familiarrak lantzea eta suspertzea dago. Inmaculada ballesteros psikologoak hauxe azpimarratzen du: adingabearen garapenean parte hartzen duten eragile guztiak -ikastetxea barne- kontuan hartu behar dira.
96 lagun sartu ziren arrasateko gure ospitaleratze unitateetan, eta 666 artatu genituen unitate anbulatorioetan, non 33.000 kontsulta/saio baino gehiago egin genituen… Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sarearen 2019ko Memoriak Euskadiko zentroetan hartutako kalte zerebralari emandako arreta kontatzen du zifratan.
Aita Menni Ospitaleak eta La Cuadri Del Hospi elkarteak lankidetza hitzarmen bat dute, paziente txiki horiei bilboko haurren errehabilitazio unitatetik arreta emateko. han, batez ere, errehabilitazio eta fisioterapia zerbitzua jasotzen dute.
Taldeka aplikatzeko educa-dc prorograma psikedukatiboaren bidez, estresaren aurrean babesteko teknikak erakutsi eta dinamizatzeaz gain, ulertzen eta erabiltzen ere lagun dezakegu. Horrez gain, antzeko bizipenak izaten ditzuten beste pertsona batzuen esperientziez baliatzea tresna oso lagungarria da.