“Aita Menni: con ciencia y corazón”, TVEan
TVEko ‘Pueblo de Dios’ programak monografiko bat eskaini dio hartutako kalte zerebralaren Aita Menniko arretari. Emanaldia urriaren 29an izan zen, Iktusaren Munduko Egunean.
Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (lehen Aita Menni)
Salud mental | Personas mayores | Daño cerebral | Discapacidad intelectual
TVEko ‘Pueblo de Dios’ programak monografiko bat eskaini dio hartutako kalte zerebralaren Aita Menniko arretari. Emanaldia urriaren 29an izan zen, Iktusaren Munduko Egunean.
Zuatzuko kalte zerebraleko Aita Menni zentroak, berriz ere, hartutako kalte zerebralaren eguna ospatu zuen ATECE gipuzkoarekin batera. Goizean informazio mahaian parte hartu genuen, eta Eider Mendoza ahaldun nagusia hurbildu zen mahaira; arratsaldean, San Bizente elizan Eresmin Abesbatzaren emanaldi bikainaz gozatu genuen.
Urriaren 26an, Hartutako Kalte Zerebralaren Egunean, 18:00etan, Donostiako San Bizente elizan, ahots mistoko Eremis abesbatzaren emanaldia izango da. Ekitaldirako sarrera doakoa izango da. Gainera, Gipuzkoa Plazan jarriko den mahai informatibora joango gara, Musakolan boccia txapelketa bat egingo dugu eta Gasteizen egingo den HKZren II. Prebentzio Jardunaldian parte hartuko dugu. Jardunaldiaren
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen fisioterapia arloko talde osoak aukera izan du neurorrehabilitazioaren alorreko azken ikerketak ezagutzeko eta, besteak beste, errealitate birtual murgiltzailea aintzat hartzen duten praktika klinikoetan trebatzeko. Fisioterapia neurologikoaren esparruan, ebidentzia zientifikoak babestutako teknika eta ikuspegi berriak ikasteko premia oso garrantzitsua da, gaixotasun neurologikoaren eragina gero eta handiagoa delako.
Futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerren helburua da adinekoen, narriadura kognitiboarekin edo gabe, garuneko kaltea duten edo osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen haurtzaroari, gaztaroari eta helduaroari lotutako oroitzapenak suspertzea eta berreskuratzea, futbolaren bidez, Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) antolatuta, LaLiga Fundazioaren babesarekin.
Bilboko Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Neurorrehabilitazio Zentroko haurren errehabilitazio zerbitzuko profesionalen taldeak ume eta haurrentzako lehen sorospenei buruzko ikastaro bat jasotzeko aukera izan du, Bizkaiko Gurutze Gorriaren eskutik prestakuntza jarduera horretan artatzen ditugun haurren gurasoek ere parte hartu ahal izan zuten.
Aita Menni ahizpa ospitalarioetako neuropsikologo Ainhoa Espinosak, sexualitatea pertsona guztien eskubidea delako konbentzituta, haien ezaugarriak edo baldintzak edozein direla ere, hartutako kalte zerebral baten ondorengo esku hartze neuropsikologikoan sexualitatea lantzeak duen garrantziaz hitz egin zuen. Azalpenean zehar, ikuspegi integral baten beharra azpimarratu zuen, sexu osasunean interferentziak identifikatzeko eta txosten neuropsikologikoetan
Gure psikiatrak prebentzioak duen garrantzia azpimarratu du, munduan kasuak handitzen ari baitira, baita osasun sistemak suizidio arriskua detektatzeko –sarritan ohartzeke pasatzen baita– eta kudeatzeko duen zeregin erabakigarria ere. Horrez gain, gaixotasun mentala nabarmendu du jokabide suizidaren arrisku faktore gisa.
Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) eta LaLiga Fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerrak bultzatzeko, Ahizpa Ospitalarioak – Aita Mennin 2014az geroztik hainbat zentrotan egiten ari direnak bezalakoak. Horren ondorioz, adinekoen 40 egoitzak eta osasun mentalera edo kalte zerebralera bideratutako laguntza zentroek tailerrak hartuko dituzte, jokalari