Gipuzkoako ahaldun nagusiak “aitortza” helarazi die Aita Menniko profesionalei
Markel Olanok eta Maite Peña Gizarte Politiketako diputatuak Eibarko Ospitalean prestatutako COVID-19 unitateetako bat bisitatu dute. Gipuzkoako Foru Aldundiak Aita Menniren esku utzi zuen erreferentziazko zentro horren kudeaketa, Gipuzkoako adinekoen egoitzetatik eratorritako kasuak artatzeko.








