Berreskurapen funtzionala ingurune komunitarioan: inklusio sozialaren alde
Monitorea. Unidad de Media Estancia. Hospital Aita Menni.
Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.
Desde la Unidad de Media Estancia continuamos abordando la “recuperación funcional” de los pacientes para poder favorecer, cara al alta, su mayor autonomía y adaptación a su entorno.
Ospitaleko Egonaldi Ertaineko Unitatetik (EEU) “egunerokotasuneko trebetasunak” lantzera zuzentzen dugun lanaren helburu nagusia da eguneroko bizitzako ekintzak ikastea, oinarrizkoak zein instrumentalak, pazienteek hainbat motiborengatik ez dakitelako ekintza horiek egiten, edo gaixotasun mentalaren ondorioz galdu egin direlako; gainera, oraindik kontserbatzen diren trebetasunak mantentzen laguntzea da xedea. Horrenbestez, azken helburu gisa, lortu nahi da gure pazienteek ikasitako edo berrikasitako trebetasun horiek ‘mekanizatzea’, eta eguneroko bizimodura estrapolatzeko gai izatea, autonomia handiagoa lortu dezaten.
Programaren oinarriz funtsezko bi premisa daude:etxeko zereginak lantzea eta komunitatearen eta denbora libre eta aisialdiko baliabideak kudeatzea sustatzea. Etxeko lanak hainbat saioren bitartez lantzen dira, eta hor zenbait jarraibide ematen dira etxea kudeatzeari dagokionez, zeinak Unitatearen barruan jartzen diren praktikan (logela eta komunen ordena eta garbitasuna, jangeletan mahaiak prestatu eta jaso, erosketen zerrenda egin, errezeta eta menuak prestatu…).
Xedea da alderdi teorikoak praktikara eramatea, elkarbizitza hobetzeko eta zereginak planifikatzen eta egiten ikasteko. Programaren lehen premisa moduan, adibidez, erosketen zerrenda prestatu eta gero, supermerkatura joan behar da (diruaren kudeaketa ere lantzen dugu), eta, ondoren, sukaldaritza tailerretan errezetak prestatzen ditugu.
Horrez gain, komunitatera orientatzeari dagokionez, irteerak programatzen dira, kulturalak zein informatiboak. Gure Unitateko pazienteek aholkularitza edo informazioa bilatu dezakete udalerrian egiten diren ekintzei buruz (adibidez, udal kirolak, kultur jarduerak, NANa berritzea, MUGI txartela, etab.), eta hor, paziente horientzat ingurunea aldatzeak dakarren bizipen positiboaz gain, garraio publikoa edo ospitalez kanpoko ingurunera hurbiltzea eta egoki erabiltzea bultzatzen da baita ere. Ohiko irteerak izaten dira Eroski supermerkatura joatea, hainbat erakunde publikotara hurbiltzea, esaterako, udaletxera –BAZ, Bezeroen Arreta Zerbitzura eta abarretara–, udal liburutegira, bertan aprobetxatzen dugularik irakurtzeko zaletasuna sustatzeko eta informatikaren erabilera bultzatzeko… Horrenbestez, EEUtik aisialdia eta denbora librea egoki erabiltzea sustatzen dugu.
Erakusketa oso berezia
Programatu genuen azken irteera Arrasateko Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroko erabiltzaileek egindako ‘Jolasa, kolorea eta buztina’ erakusketara izan zen. Helburua: aisialdia eta trebetasun instrumentalak lantzea. Oso asebetegarria izan zen parte hartu zuten pazienteentzat, aisialdiko irteera baten bitartez, dirua kudeatzeak eta garraio publikoa erabiltzeak dakarren autonomia ere bultzatu baitzen.
Halaber, osasun mentaleko arazoak dituzten gure pazienteek, kalte zerebralaren ondorioz lagun artistek dituzten mugak ezagutzen dituztelarik, harridura eta miresmen handia erakutsi zuten haien lanak ikustean, eta oso positibo baloratu zuten egileek egindako ahaleginaren emaitza. “Harrituta geratu ginen haiek egindako marabillak ikusita, obra bakoitza zehatz-mehatz ikusi genuen, eta bakoitzak ikusten genuena eta gustatzen zitzaiguna aipatzen genuen. Azkenean, jolas bat egin genuen, eta gehien gustatu zitzaiguna bozkatu genuen (eta asko izan ziren, izan ere)”. Hori erakusketaren ondoren taldean entzun ziren komentarioetako bat da.
Partekatu
Artikuluak
Patologia psikiatrikoa larriagotzea trafiko istripu baten ondoren
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Long covida eta bere ondorioak funtzionamendu kognitiboan
Neuropsikologoa. Kalte Zerebraleko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Etxeko esku hartzea nahasmendu mental larria duten pertsonekin
Terapeuta okupazionala. Aita Menniren EPSZ.
Vicente Hueso CorralAuzitegiko psikologo klinikoa. Aita Menniren Errehabilitazio Psikosozialeko Zentroetako arduraduna.
José Ignacio Quemada UbisPsikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Sekuela psikikoak 35/2015 Legearen baremoan
Psikiatra. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sareko zuzendaria.
Desgaitasuna duten pertsonei laguntzeko lege berriari buruz
Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.
Osasun mentala eta COVID-19a
Psikiatra psikogeriatrian espezialista. Euskadiko eta Nafarroako Ahizpa Ospitalarioen zuzendari medikoa.
Koronabirusa eta krisi psikologikoa
Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.
Aita Menniren jarduera asistentzialean esku-hartze psikologikoek duten eginkizuna
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Adineko Pertsonen arloako arduraduna.
Nola entrenatu funtzio exekutiboak gaixotasun mentala duten lagunengan?
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.
Selene VélezAita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Fuensanta MesaMonitorea. Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialaren Zerbitzua. Aita Menni Ospitalea.
Giro soziala, erabakigarria nahasmendu sozial larriaren bilakaeran
Terapeuta okupazionala.
Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean
Psikologoa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Desgaitasun Intelektualaren Arloko arduraduna.
Selene VélezAita Menni Ospitaleko Errehabilitazio eta Gizarte Dinamizazioko Zerbitzuko terapeuta okupazionala.
Doluak helduaroan
Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.
Eguneroko jarduera instrumentalak Egonaldi Ertaineko Unitatean
Psikologoa. Aita Menni Ospitalea.
Mª José Reos LlinaresTerapeuta okupazionala.
Pertsonarengan Oinarritutako Arreta Ereduaren ezarpena
Psikologo klinikoa. Adineko Pertsonen Arloa. Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak.
Gaixotasun mentala duten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea
Psikologiako doktorea. Psikologo klinikoa. Aita Menni Ospitalea.
Sindrome metabolikoaren gaineko esku hartzea gure Egonaldi Ertaineko Unitatean
Psikiatra. Arduradun klinikoa. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita MenAita Menni Opitalea.
Mª José Reos LlinaresTerapeuta okupazionala.
Mertxe Goñi GallegoIkuskatzailea. Egonaldi Ertaineko Unitatea. Aita Menni Ospitalea.
Dolua ulertzea eta tratamendua
Psikologoa. Larrialdi eta hondamendietan espezialista. Aita Menni Ospitalea.