Berdintasun planaren aurrerapenak: prestakuntza Emakumeen aurkako Indarkerian eta Osasunean

Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (antes Aita Menni)
Salud mental | Discapacidad intelectual | Neurorrehabilitación y daño cerebral | Persona mayor
Gaurkotasuna
1996an, Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi zuen emakumeen aurkako indarkeria mundu mailako osasun publikoko arazo bat dela, proportzio endemikoak dituela, eta premiazko neurriak behar dituela, eta esan zuen osasun zerbitzuek dutela lehentasuna, biktimekiko lehen kontaktu lerroa diren eta laguntzeko kokapen pribilegiatuan dauden heinean; 2013an, arazoaren larritasuna eta dimentsioak kontuan hartuta, OMEk berriro gogorarazi zuen osasun sektoreak rol garrantzitsuagoa jokatu behar duela, indarkeria motu horri erantzuteko, eta premiazko beharra dela gai horiek ikaskuntza klinikoan integratzea.
Aldi berean, Europan zein estatuan egindako gero eta azterketa gehiagok erakusten dute gero eta lotura sendoagoa dagoela emakumeen aurka erabiltzen den indarkeria estrukturalaren eta emakumeen osasuna are gehiago kaltetzearen artean, batez ere osasun mentalari dagokionez. Emaitzek frogatzen dute askotan indarkeria dagoela gaixotasun mentalaren oinarrian, eta, ere berean, indarkeria sufritzeko arriskua 2 eta 3 aldiz biderkatzen da gaixotasun mental larria duten emakumeen artean.
Horregatik guztiagatik, Berdintasunari buruzko prestakuntza planean, Indarkeriari buruzko lehen prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak inplementatu ditugu, Generoaren ikuspegitik, profesionalei zuzenduta.
Lehen oinarrizko prestakuntza Talde Motorrari zuzendu zitzaion, eta Helena Ortiz de Lejarazu aholkulariak eman zuen; bertan, jarduteko protokolo komun bat edukitzeko beharra aztertu zen, Etxeko tratu txarren eta sexu erasoen biktima diren emakumeentzako laguntza hobetzeko Erakunde arteko Euskadiko II Akordioarekin bat eginda, foru eta udal mailan erabilgarri dauden protokolo eta arreta mekanismoekin koordinatuta, Aita Menni ezarrita dagoen zentroetan.
Bigarren lan saioan Aita Menniko zenbait unitatetako 20 profesional mediko-asistentzialekin egin zen lan. Saioa gaiari buruz sentsibilizatzera zuzendu zen, berdintasuneko teknikari Florencia Savantik eman zuen, eta bi zati izan zituen; lehen zatian prestakuntza teorikoa eman zuen genero indarkeriaren lege esparruari eta oinarrizko kontzeptu buruz, eta indarkeriaren eta osasun mentalaren arloko ikerketa aitzindarien emaitzak jakinarazi zituen, eta bigarren zati praktiko bat egon zen, talde lanean, galdera hauen inguruan:
– Gure arlotik, zer ari gara egiten eta zer egin dezakezu emakumeen aurkako indarkeria detektatzeko?
– Zer sarbide identifikatzen ditugu emakumeen aurkako indarkeria modu goiztiarrean detektatzeko eta nortzuk lirateke detekzio horren funtsezko eragileak?
Eztabaidan sortu ziren gaien artetik nabarmentzen ditugu: