Aita Mennik denborak, ergonomia eta konforta alderatu ditu zenbait garabi motarekin transferentzietan

Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (antes Aita Menni)
Salud mental | Discapacidad intelectual | Neurorrehabilitación y daño cerebral | Persona mayor
Gaurkotasuna
Aita Menni Ospitaleak, etengabeko hobekuntzarekin eta berrikuntza teknologikoarekin duen konpromisoaren barruan, garabi mota desberdinak alderatzen dituen azterlan bat egin du: sabai-garabiak, zikoina-garabiak eta zutikako garabiak. Garabiak mendekotasuna edo desgaitasun handia duten pertsonei transferentziak egiteko lagungarriak dira.
Lankidetza eta berrikuntza askotan elkarrekin doazen kontzeptuak dira. Hori dela eta, joan den asteleheneko (ekainak 10) saio klinikoan, Aita Menniko zuzendari kudeatzaile Mikel Tellaechek azaldu zuen moduan, azterlana LKS (Corporación Mondragón) eta Erreka (laguntza-teknologiak txertatzen dituen enpresa) enpresekin batera egin da.
Nora Ibarra, psikologoa; Idoia Zelaia eta Irene Garrido, laguntzaileak; Eli García, Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzako erizaintzako gainbegiralea, eta Mikel Tellaeche, Aita Menniko zuzendari kudeatzailea.
Azterlana Bilboko Txurdinagabarri egoitzan eta Durangoko Joxe Miel Barandiaran egoitzan egin da. Asmoa zen transferentzietan jarduera denborak eta jarreraren arriskua definitzea sabai garabiak eta lurreko garabiak erabiliz, laguntza mota hori behar zuten erabiltzaileentzat. Laginketari dagokionez, 64 neurketa egin dira egoitza bakoitzeko, 128 guztira (12 eguneko grabazioa egoitza bakoitzean. Guztira= 24 egun).
Lortutako emaitzen arabera, gelako transferentzien kasuan (ohea-komuna dutxa-ohea-aulkia), egokiagoa da sabai-garabia eta zutikako garabia erabiltzea laguntzaile batekin. Aretoko transferentzien kasuan (besaulkia-gurpil-aulkia-besaulkia), zikoina-garabia erabiltzearen alde egin dute, bi laguntzailerekin, eta zutikako garabia laguntzaile batekin.
Sabai-garabiak erabiltzen ikasi behar da. Langileen prestakuntza amaituta, eta erabiltzaileek aldaketaren aurrean duten zalantza gaindituta, iritziak orain aldekoagoak dira, duela zazpi hilabete bi egoitzen jarri zituztenean baino. “Ez dute lekurik hartzen. Arnesa oso erosoa da, ehun irristagarrikoa, oso ona. Pertsona handien joan-etorrietan ez dago kulunkarik. Eta erabiltzaileek, hasiera batean “hor, ezta pentsatu ere” esaten zuten arren, orain oso pozik daude”, adierazi dute Idoia Zelaiak eta Irene Garridok, Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzako laguntzaileek, neurketetan parte hartu dutenek.
Instalazioak eta diseinua
Azterlan hau hemendik gutxira argitaratuko da, eta instalazioen eremuarekin eta diseinuarekin zerikusia duten zenbait ondorio atera dira:
Garabi moten arteko alde nagusiak
Sabai-garabia
Zikoina-garabia
Zutikako garabia
Aita Menniko Zahar Egoitzetan, gainerako zentroetan bezala, erabiltzaileen autonomia ahal beste sustatzen da, beraz, zutik egotea sustatzen da. Azterlana egitean, zikoina-garabiko erabiltzaileen kopuruak egoiliarren % 6 inguruan jarraitzen duela ikusi da.
Informazio gehiagorako, deskargatu hemen posterra.