Una mujer con una cámara en las manos

2023ko Nazioarteko IV. Argazki Lehiaketa

Ahizpa Ospitalarioen erakundeak Nazioarteko IV. Argazki Lehiaketan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, izenburu honekin: “Hospitalitatearen protagonistak gara”. Lehiaketa datorren martxoaren 31ra arte egongo da zabalik.

Sor Nieves Ajona Sanz y sor Juliana Pérez Martín

Mila esker guztiagatik, sor Nieves eta sor Juliana!

Maitasunez agurtu ditugu bi ahizpak; 2023an 89 urte beteko dituzte, eta erretiroa hartu dute, gaixoei hainbat urte eskaini ondoren. Aita Menniko profesionalek, pazienteek eta laguntzaileek haiek gure ospitalean egoteko zortea izan dugu, bertan egin baitute pazienteak eta familiak zaintzeko eta laguntzeko lana, berotasunez eta maitasunez.

Ato Kwamena Sagoe, Aita Menni Ospitaleko Desgaitasun Intelektualaren Unitateko sarreran.

Monroviako Osasun Mentaleko Unitateko koordinatzaileak agur esan dio Aita Menni Ospitaleari

Elkarrizketa hau amaitu eta ordu erdira, Aita Menni Ospitaleko erizain talde handi baten aurrean azalduko du zer den munduko herrialderik behartsuenetako bat den Liberian erizain izatea, hain zuzen ere, Monroviako San Benito Menni Zentroko Osasun Mentaleko Unitatean. Sagoeren hitzaldia Arrasateko Aita Menni Ospitaleari egingo dion agur moduko bat izango da, hilabete baino gehiago eman baitu

memoria-rsiEFB9960.jpg

Ahizpa Ospitalarien 2021eko erantzukizun instituzionalaren memoria

Gure erakundearen informazioa jasotzen du, gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegi hirukoitzetik. Argitalpenak hemeretzi laguntza zentroen, bi ospitale orokorren, bi fundazio babesleen eta ikerketarako fundazioaren (FIDMAG) mugarri nagusiak deskribatzen ditu, baita Ahizpa Ospitalariei lotutako erakundeena ere.

Imagen del vídeo

‘Baliotsuena zainduz’

Apirilaren 24an San Benito Menniren eguna ospatu dugu. Egun seinalatu horren harira, bideo hau ikustera gonbidatu nahi zaituztegu: “Hospitalitate historiak. San Benito Menni 2022ko jaia. Baliotsuena zainduz’.

vulnerabilidad-mujeresEFB9960.png

Osasun mentaleko arazoak dituzten emakumeek aurre egin beharreko estigma bikoitza

Martxoaren 8an, Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, egoerari ikusgarritasuna eman nahi diogu. Duela 140 urte, Ahizpa Ospitalarioen erakundea izan zen Espainiako lehen erakundea osasun mentaleko arazoak zituzten emakumeei arreta espezializatua ematen, eta gaur egun benetako berdintasunaren alde borrokatzen jarraitzen dugu.