El equipo de Aita Menni

Why Not Futbol Torneoan parte hartu dugu

Aita Menni Ospitaleko eta osasun mentaleko beste zentro batzuetako pazienteek berriro jokatu zuten Why Not Fundazioak antolatutako Futbol Torneoa, osasun mentala ikusarazteko eta bizikidetza, errespetua eta antzeko balioak sustatzeko ahaleginean.

Espainiako Probintziako arduradunak eta Zuzendaritza Kontseiluak.

Ahizpa Ospitalarioen Zuzendaritza Kontseiluen VII. Topaketan parte hartu dugu

Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Zuzendaritza Kontseiluak Ahizpa Ospitalarioen erakundearen Zuzendaritza Kontseiluen zazpigarren bileran parte hartu du, “Hospitalitatearen aldaketaren protagonistak” lelopean. Jardunaldiak Guadarraman egin dira (Madril), irailaren 19an eta 20an, eta gure Identitate Markoaren harreman ereduei, gure erakundeak gizartearekin duen elkarrizketari eta egungo eta etorkizuneko asistentzia ereduari buruzko hausnarketa egin da.

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Suizidioa prebenitzeko lan egiten dugu

Gure psikiatrak prebentzioak duen garrantzia azpimarratu du, munduan kasuak handitzen ari baitira, baita osasun sistemak suizidio arriskua detektatzeko –sarritan ohartzeke pasatzen baita– eta kudeatzeko duen zeregin erabakigarria ere. Horrez gain, gaixotasun mentala nabarmendu du jokabide suizidaren arrisku faktore gisa.

Excursión a Sopelana

Udari agur esan diogu Sopelan

Joan den 14an eman genien amaiera Txurdinagabarri Egoitzan gure udako irteerei, txango bat eginez Sopelako hondartzara, Uribe Kostan. Eguna erabat garbi ez bazegoen ere, ostarte dezente izan genituen, eta itsasoa ikusiz ogitartekoa jateko aprobetxatu genuen. Ondoren, pasealekuko terraza batean eseri ginen izozki bat jan eta zerbait hartzeko.

Cartel de la campaña solidaria con Marruecos y Libia

Ahizpa Ospitalarioen elkartasun kanpaina Marokorekin eta Libiarekin

Aste lazgarri baten ondoren, lehenik Marokon irailaren 8an gertatu zen lurrikararekin, eta ondoren Libiak pairatu dituen uholdeekin, bi hondamendiek ondorio larriak utzi dituzte bai gizakientzat bai gai materialei dagokienez, eta, horrenbestez, Ahizpa Ospitalarioen erakundeak “fundraising” elkartasun kanpaina hau abiarazi du, gure Komunitate Ospitalarioaren elkartasuna bideratzeko, marokoar eta libiar herriak une

NUestras residentes enseñan el huerto de Txurdinagabarri a Alan

Edozein adinetan jolasteneta ikasten

Txurdinagabarri Egoitzan belaunaldi desberdinek denbora partekatu eta esperientziak trukatu ahal izatea sustatzen dugu, horrek bi taldeak aberasten dituelako. Horregatik, hainbat ikastetxerekin egiten ditugun belaunaldiarteko jarduerez gain, edozein aukera aprobetxatzen dugu adinekoek gazte jendearekin harremana izan dezaten.  Oraingoan, eskolara itzuli aurreko azken egunak aprobetxatuz, Alan, gure begiraleetako baten semea, bizi-bizi ibili

Villaverde, Zorriqueta, Solozábal eta Tebas

FEAFVek eta LaLiga Fundazioak futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerrak bultzatzen dituzte

Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) eta LaLiga Fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerrak bultzatzeko, Ahizpa Ospitalarioak – Aita Mennin 2014az geroztik hainbat zentrotan egiten ari direnak bezalakoak. Horren ondorioz, adinekoen 40 egoitzak eta osasun mentalera edo kalte zerebralera bideratutako laguntza zentroek tailerrak hartuko dituzte, jokalari

Ejercicios para enfermedad de Párkinson: marcha con aros

Ariketa fisikoaren garrantzia Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen oreka hobetzeko

Parkinson gaixotasuna adinekoen artean agertu ohi den gaitz neurodegeneratibo bat da, eta ezaugarri nagusia sintoma motorrak dira, hala nola dardarak, bradikinesia, zurruntasuna eta ezegonkortasun posturala, nahasmendu sentsorial eta kognitiboez gain. Parkinsona duten pazienteen oreka hobetzeko, ariketa espezifikoak gomendatzen dira: entzumen estimuluak, plataforma mugikorreko ariketak, hidroterapia, dantza pausoak, corea indartzea… Eta,