Reminiszentzia eta futbol tailerra Durangoko Barandiaran Egoitzan

Reminiszentzia baloia berriz ere Barandiaran Egoitzan

Futbolean oinarritutako erreminiszentzia Aita Menniko adinekoen eta kalte zerebraleko hainbat zentrotan antolatzen dugun jarduera bat da, eta 2014tik egiten dugu, Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan lehen aldiz martxan jartzen denetik.

Egoitz Zabala solidaritate-arduradun eta Aita Menni ospitaleko kanpainaren koordinatzailea, Arrasateko Aita Menni ospitalean entregatutako elikagaiekin batera.

Turkiako eta Siriako lurrikarek kaltetutako lagunentzako elikagaiak jasoko ditugu

Aita Mennik otsailaren 19ra arte luzatuko den premiazko bilketa kanpaina bati ekingo dio. Arrasaten dugun ospitaleko harreran behar diren eta jasoko diren elikagaiak honako hauek dira: kontserbako lekaleak, arroza, pasta, kontserbako arraina eta esnea. Ekonomikoki lagundu nahi dutenentzat ere itsulapiko bat egongo da.

Aitana Fernandez Villardon psikologoa literatur solasaldi dialogikoei buruzko tailerrean

Tertulia literario dialogikoei buruzko prestakuntza jaso dugu

Aita Menni Ospitaleko gure Psikologia eta Errehabilitazio Psikosozialeko Zerbitzuko profesionalek estrategia hori erabiltzen ikasi dute, gaixotasun mental larria duten pertsonak suspertzeko onuragarria dela erakutsi baita. Ana I. Dominguez psikologiako doktoreak antolatu du prestakuntza, Psikologia Departamentuko arduradun gisa.

Sukaldari handiak, sekretuak eta trikimailuak partekatzen

Sukaldari handiak, sekretuak eta trikimailuak partekatzen

Gaur, San Blas egunarekin, Mari, Isabel eta Carmen egun honetako opil tipikoaren orea lantzen harrapatu ditugu, bakoitza bere errezeta pertsonalarekin. “Txerri gantza ezinbestekoa da opil baterako”, edo “anisa oreari baino ez zaio egiten”; horiek izan dira eguneko eztabaidak, anis usaina “Gure Txokoko” bazter guztietara zabaldu den egun batean. Gaurko merienda

Zerebraleko kalteak eragindako nahaste psikikoa

Iktusari lotutako arazo emozionalak eta jokabidekoak

José Ignacio Quemada doktoreak ‘Psikogeriatriako master eta gradundoko diplomaturako’ XXIII. Edizioko ikasleei azaldu zienez, istripu zerebrobaskularrek gutxi aitortzen diren baina inpaktu handia duten nahasmendu psikikoak eragiten dituzte, horien artean nahasmendu emozionalak/afektiboak, jokabidearen nahasmaenduak eta defizit kognitiboa.