HKZren arreta Aita Mennin 2019an

HKZren arreta Aita Mennin 2019an

96 lagun sartu ziren arrasateko gure ospitaleratze unitateetan, eta 666 artatu genituen unitate anbulatorioetan, non 33.000 kontsulta/saio baino gehiago egin genituen… Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Sarearen 2019ko Memoriak Euskadiko zentroetan hartutako kalte zerebralari emandako arreta kontatzen du zifratan.

La logopeda autora del artículo, trabajando a distancia mediante un ordenador portátil

Telerrehabilitazioa logopedian

Covid-19ak eragindako konfinamenduan logopediako urruneko tratamenduak jarri ditugu martxan. Aldi honetan ikusi dugu azkar ikasten dela, pazienteak eta senideak egokitzen direla eta onuragarria dela; horregatik, etorkizunean horrelako tresnak garatzen jarraituko dugu.

Nola lantzen dugun errehabilitazio fisikoa kalte zerebralaren ondoren

Nola lantzen dugun errehabilitazio fisikoa kalte zerebralaren ondoren

Gure fisioterapeutek lagundu egiten dute lesio zerebralak eta beste desgaitasun neurologiko batzuk dituzten pertsonak zaintzen, horien eta senideen bizi kalitatea hobetzeko. Konfinamendu egun hauetan, gure YouTubeko kanalen eta saio telematikoen bitartez, pazienteei areta ematen eta euren ezagutzak partekatzen jarraitzen saiatzen dira, hartutako kalte zerebrala duen pertsona orori laguntzeko.

Besoaren eta eskuaren errehabilitazioa hemiplegiaren ondoren: pintzak eta heltzeko gauzak

Besoaren eta eskuaren errehabilitazioa hemiplegiaren ondoren: pintzak eta heltzeko gauzak

Bideotutorial hau goiko adarrak edo besoak moderatuki kaltetuta izanik ere, sorbalda, ukondo, eskumutur eta eskuarekin jardun dezaketen pertsonei zuzenduta dago. Helburua da, ahal den heinean, errehabilitazio tratamenduari jarraipena ematea, alde batetik, lortutako helburuak indartzeko, eta, bestetik, eboluzioaren kurba mantentzeko. Garrantzitsua: ariketa guztiak molestiarik edo minik gabe egingo ditugu.

Berotzeko ariketak beso eta esku hemiplegikorako

Berotzeko ariketak beso eta esku hemiplegikorako

#GERATUETXEAN baina ez geratu errehabilitaziorik gabe. Ahizpa Ospitalarien Kalte Zerebraleko Menni Saretik, bideokontsultak, urruneko saioak eta abar erabiliz, ahalegina egiten ari gara gure pazienteek eta hartutako kalte zerebralagatik arreta behar duten pertsona guztiek tratamendua etxetik jarraitu ahal izan dezaten.

Bestelako arreta modu batzuez egiten diogu aurre koronabirusari

Bestelako arreta modu batzuez egiten diogu aurre koronabirusari

Kontsulta presentzialak bertan behera utzi eta gero, koronabirusaren transmisioa galarazteko, kalte zerebraleko unitatetik gure paziente, erabiltzaile eta senideekin jarri gara harremanetan, ahal den heinean, eta komunikazioaren teknologien laguntzaz, errehabilitazio programak garatzen jarraitzeko. Youtubeko gure kanaleko bideo didaktikoak eta www.dañocerebral.es webguneko edukiak oso lagungarriak izaten ari dira gure pazienteentzat, eta etxetik