JARDUNEAN ETA ERRETIRATUTA DAUDEN BANKUKO LANGILEEK GURE EKIMENEAN LAGUNDU DUTE. – Aita Menniko Kirol Elkartea BBVA Lurralde Solidarioen III. edizioan hautatu dute, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu botoa eman diguten erakundeari eta langileei. Kirol egokitua inklusiboa da, eta alderdi guztietan da onuragarria:fisikoa, psikikoa, soziala eta abar. Horrez gain, kaltea
Jende ugari joan zen Bilboko Bolunta aretora, eta besteak beste medikuek, zaharren egoitzetako zuzendariek, erizainek, laguntzaileek, logopedek eta fisioterapeutek aretoa bete zuten, “Disfagia eta osasunean dituen ondorioak” dibulgazio egunean parte hartzeko. Aita Menni Ospitaleak antolatutako egunaren sarrera moduan, Jose Ignacio Quemadak, Garuneko Kaltearen Menni Sareko zuzendariak, disfagia, irensteko zailtasuna dela gogoratu zuen,
Eraikin berria aurrekoa baino irisgarriagaoa eta handiagoa da Hamaika urtetan baino gehiagotan Gurutze Gorriko ospitalean lanean arituta, Garuneko Kaltea duten pertsonentzako Eguneko Zentroa eta Aita Menni Errehabilitazio Anbulatorioko Unitateak Donostiako Antiguoko auzoa utziko dute, eta aurrekoa baino irisgarriagoa eta handiagoa den eraikin batean kokatuko dira. Zuatzu enpresa-parkean dago hain zuzen, Oria
ADAM elkarteko hogeita hamar kide baino gehiago bildu ziren irailaren 11n Aita Menni Ospitalean erakundea formalizatzeko. Aurretik, Arrasate, Bilbo, Gernika eta Donostiako egoitzetan, kirol jardueraren bat taldeka egin eta erregulartasunez entrenatu nahi zuten hainbat gaitasunetako pertsona-taldeak osatu zituzten fisioterapeutek eta begiraleek. Denak Arrasaten bilduta, Mikel Tellaechek, Ospitaleko zuzendari-gerenteak, ongi etorria emateko hitzaldia egiteaz
JARDUNEAN ETA ERRETIRATUTA DAUDEN BANKUKO LANGILEEK GURE EKIMENEAN LAGUNDU DUTE.
– Aita Menniko Kirol Elkartea BBVA Lurralde Solidarioen III. edizioan hautatu dute, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu botoa eman diguten erakundeari eta langileei.
Kirol egokitua inklusiboa da, eta alderdi guztietan da onuragarria:fisikoa, psikikoa, soziala eta abar. Horrez gain, kaltea duten pertsonentzat, haien senideentzat eta profesionalentzat elkartzeko leku suspergarria da. Bestalde, kirola egitea osasungarria da oso gaixoentzat. Zenbait ikerketen arabera, iktus batetik osatzen ari direnen artean jarduera fisikoa sustatzeak beste GHI izateko arriskua prebenitzen du. Izan ere, arrisku hori normalean handitu egiten da, errehabilitazio-aldian egon ohi den mugimendu gutxiko bizitzarengatik.
Aita Menni Kirol Elkarteko garuneko kaltea duen kirolariek erregulartasunez entrenatuko dute, eta zenbait lehiaketetan parte hartuko dute. Orain arte, Aita Menni Ospitalearen eta euren kontura izango dira jarduera honek sortzen dituen gastuak. Besteak beste, kirol-instalazioen errenta, begiraleen soldata, lekualdaketak, materiala eta bestelakoak oraindu behar dira. Hori dela eta, baian jartzeko, Aita Menni Kirol Elkartea osatzen dugun pertsonok ‘BBVA Lurralde Solidarioak’ ekimenean aurkeztu genuen proiektua.
Lurralde Solidarioak BBVAren Erantzukizun Korporatiboko sailaren ekimena da, eta hango langileek BBVAk bere Erantzukizun Korporatiboko planaren barruan zer proiekturi lagunduko dieten proposatu eta erabakitzen dute. Gure kasuan, gure proiektuaren amabitxia izan den ohiz kanpoko aliatua dugu: Mª José Zabala, eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiogu. ESKERRIK ASKO!!!
Federatzea eta lehiatzea
Kirola lagunekin egitea askoz eta dibertigarri eta integratzaileagoa da. ADAM proiektuaren barruan, besteak beste, boccia, igeriketa eta txirrindularitza egokitua izango ditugu, eta taldean eta erregulartasunez egingo dira. Gure elkarteko pertsonak federatu daitezke, eta antolatzen diren lehiaketa ofizialetan parte har dezakete.
Kirol inklusiboa ezagutarazteko, eta, bide batez, dirua biltzeko, ADAM proiektuak bere kirolariek erabiltzen dituzten elastiko tekniko berak salgai ditu. Erosten badituzu, Liberiako (Afrika) osasun mentaleko “We are like You”programan ere lagunduko duzu.