Gizon bat hizketan pantaila baten ondoan

Patologia dualean lagun egiteari formazioa eman dugu Espetxe Pastoraltzan

Joan den ekainaren 14an, Gipuzkoako Elizbarrutiak Espetxe Pastoraltzaren Urteko Batzarra egin zuen, eta bertan izan ziren Espainiako Apezpiku Konferentziako (CEE) Espetxe Pastoraltza saileko presidentea, Jose Ignacio Garcia Quintana apaiz jesuita, eta Martuteneko (Gipuzkoa) eta Zaballako (Araba) espetxeetan eta Ospitalarioak Fundazioa Euskadiren Arrasateko Lege Psikiatriako Unitatean (LPU) boluntario dabiltzan 40 lagun.

Bi emakume eta bi gizon, pantaila handi baten aurrean

Iñaki Madariaga gure psikiatrak gaixotasun mental larria duten presoen zaurgarritasunaz ohartarazi du

Iñaki Madariaga psikiatrak, Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Lege Psikiatriako Unitateko arduradunak, buruko nahasmendu larriak izanik espetxean dauden pertsonek pairatzen duten zaurgarritasunaz ohartarazi zuen atzo. “Sozialki inor babesik gabe badago, haiek dira”, adierazi zuen Sant Boi de Llobregaten Espetxeko Osasun Mentaleko I. Jardunaldian, Parc Sanitari Sant Joan de Déuk antolatuta. “Nahasmendu mental