Adineko pertsonenganako begirada aldatzeko puzzle bat
Bilboko dozena bat egoitzatako adinekok, tartean Txurdinagabarri Egoitzakoek, hainbat erakunde sozial eta GKE-ekin batera, Caritasek antolatutako ekintza batean parte hartu zuten atzo eguerdian, hilak 15, Zahartzaroko Abusu eta Tratu Txarren Kontzientzia Hartzeko Munduko Eguna zela eta. Ekitaldiaren helburua gizarteak adinekoekiko duen begirada aldatzeko beharra ikusaraztea zen, askotan ikuspegi negatiboa nozitzen









