Aste Nagusiaz topera disfrutatzen
Urtero, Aste Nagusiak gozatu eta dibertitzeko zazpi egun ekartzen dizkigu Txurdinagabarri Egoitzara, eta albiste honetan hor egin genuen guztia errepasatuko dugu. Astea Marijaiaren bisitarekin hasi zen, solairu guztietara eta Eguneko Zentrora etorri baitzen, buruhandiekin batera. Oliver Magoak aho zabalik utzi gintuen bere magia eta ilusionismo ikuskizunarekin. Pintxoen dastaketa prestatu genuen