Jarduerak Maldatxon Hiesaren Munduko Eguna ospatzeko
Hiesaren kontra borrokatzeko nazioarteko eguna dela eta, Maldatxoko EPZko erabiltzaileek eta profesionalek hainbat jarduera egin ditugu. Aurtengo goiburua “ESTIGMARIK GABE” izan da. Horrez gain, Donostian antolatzen diren ekitaldietan ere parte hartuko dugu.
Zentrora joaten diren pertsonek begizta gorri handi bat egin dute giza aurpegiekin, genero, adin, arraza, izaera sozial edo sexu bereizkeriarik egin gabe, gaixotasun hori guztiok izan baitezakegu.
Asteartean, abenduak 1, Hiesaren kontrako nazioarteko egunean, San Martin merkatura joango gara eta “Utzi zure Hiesaren kontrako aztarna” jardueran parte hartuko dugu. Horrela, begizta handi baten barruan gure aztarna utziko dugu, pintura gorriz. Gero, begizta gorri bat papar hegalean jarrita, han egongo diren informazio-mahaietara joango gara Hiesa duten pertsonei gure laguntza eskaintzeko eta gaixotasun horri buruzko informazio gehiago izateko.