‘Banakako Psikoterapia Anbulatorioa’ lantzeko tailer bat eman dugu Osasun Psikologia Orokorreko Masterrean
Ikasturte honetan urrats bat haratago egitea erabaki genuen, eta prestakuntza eskaintza zabaltzea, biztanleria orokorrari zuzendutako tratamendu psikoterapeutiko anbulatorioei atal bat eskainiz. Alfonso Saez de Ibarra Olasolo eta Amaia Bolumburu Aita Menni Ospitaleko psikologo klinikoak eta irakasleak dira, eta 12 saioko tailerra eman dute Deustuko Unibertsitatearen eta Euskal Herriko Unibertsitatearen masterretako
‘Zarena Gara’ filmak Noticias Tele7ren interesa piztu du
Gaixotasun mentala duten pertsonentzako bizitza inklusiboaren aldeko gure film laburra Dokumentala Jaialdian saritu zuten. Mondragon Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduaren lankidetzarekin Aita Menni Ospitaleak ekoitzitako film labur honek eskizofrenia izanagatik bizitza normala egiten duen 30 urteko gazte baten bizimodua erakusten du.
Iñaki Madariaga medikuak ‘A vivir que son dos días Euskadi’ programan parte hartu du
Saio horretan, Angel Martin komiko eta aurkezleak bere ‘Por si las voces vuelven’ liburua aurkeztu du. Gure Lege Psikiatriako Unitateko zuzendariak unitatearen beraren izateko arrazoia azaldu du, eta agerraldi psikotikoen tratamenduaz hitz egin du.
Zubi Etxe, Desgaitasun Intelektuala edota buru nahasmendu larria duten pertsonentzako AENaren Arloko dispositibo berria
Donostiako Elizbarrutiak Foru Aldundiari Donostiako Loiola auzoan lagatako hiru pisuko etxe bat. Joan den azaroaren 16an, Donostiako Zubi Etxe zentroko ateak ireki genizkien desgaitasun intelektuala edota buru nahasmendu larria duten erabiltzaileen talde bati.
Sukaldaritza jarduera Zarauzko Turismo Bulegoaren eta Zurekin-en lankidetzari esker
Zarautz promozionatzen duen pintxo berria egin dugu: toldotxoa. Maldatxoko Aita Menni EPSZtik eskerrak eman nahi dizkiegu Zarauzko Turismo Bulegoari eta Zarauzko ostalaritza elkarteari pintxoa prestatzen erakusteagatik.
Nahasmendu mental larrian dugun esperientzia eraman dugu Argia Fundazioaren XII. Jardunaldira
Edizio honetako gai nagusia izan zen ‘Hirugarren sektore soziala aniztasun funtzionalaren aurrean’. Hirurehun pertsona baino gehiago aritu ziren etorkizun hurbileneko erronken inguruan lanean, eta pertsonen arteko babesak eraldaketa sozialaren motor gisa duen balioari buruz hausnartu zuten.
Argia Fundazioak antolatutako Dokumentala jaialdiak ‘Zarena Gara’ gure film laburra saritu du
Nahasmendu mental larria duten pertsonentzako itxaropen mezuagatik. Film laburra Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko Ikus-entzunezko Komunikazioko Graduarekin batera egin zen.
Paziente psikiatrikoen osasunerako gure hezkuntza programak interesa piztu du
Maider Iglesiasek gure prestakuntzaz hitz egin zuen Espetxe Osasunaren Espainiako Elkartearen XIII. Biltzar Nazionalean eta XXI. Jardunaldietan. Osasunari buruzko oinarrizko nozioak integratzea eta, halaber, bizi ohitura osasungarriak sustatzea da gure pazienteekin egiten diren saioen helburua.