Erreprografia eta koadernaketa tailerrak enkarguak jaso ditu!

Erreprografia eta koadernaketa tailerrak enkarguak jaso ditu!

Osasun mentaleko eta desgaitasun intelektualeko Unitateetako pazienteek hainbat jarduera terapeutikotan parte hartzen dute. Tailerretan parte hartzeak onura ugari dakartza; bizi kalitatea eta gizarteratzea hobetzen ditu. Gainera, lanaren emaitza hain ona denez, enkarguak jasotzen hasi gara.

Kristinaenea parkea esploratzen

Kristinaenea parkea esploratzen

Maldatxoko EPSZtik aire libreko jarduera atsegin batez gozatu ahal izan genuen. Betiere prebentzio neurriak errespetatuz, naturagune baliotsu horretako fauna eta flora modu dibertigarrian ezagutu genituen, bertako pista jokoaren bidez.

Gure Lege Psikiatriako Unitateko zuzendaria

Gure Lege Psikiatriako Unitateko zuzendaria, ‘Psikiatria espetxearen ingurunean’ jardunaldian diskusore

Buruko gaixotasunagatik delituren bat egin duten pertsonen arretarako gure Unitate aitzindariaren arduradun gisa duen esperientzia dela eta, Madariaga doktoreak bere ikuspuntua azaldu zuen ponentzien ondoren. Ahizpa Ospitalarioak Aita Mennik Arrasateko Lege Psikiatriako Unitatea inauguratu zuen 2013. urtearen amaieran, sinetsita espetxe ingurunea ez dela egokiena nahasmendu psikiatriko baten ondorioz ekintza zigorgarri

Miniatura del vídeo del doctor Manual Martín Carrasco

Bideoa: Ahizpa Ospitalarioak, adinekoengan antidepresiboak eta antipsikotikoak erabiltzeari buruzko Jardunaldietan

Gaixotasun mentala eta desgaitasun intelektuala duten Aita Menni Ospitaleko pertsonek hainbat tailerretan parte hartzen dute: industria, ehungintza, lorezaintza, sukaldaritzako landareak eta aromatikoak, paper birziklapena edo erreprografia eta koadernaketa, besteak beste. Izaera terapeutikoko jarduera okupazionalak dira, gure pazienteei laguntzen baitiete baliagarri sentitzen eta bizi diren gizartean interakzioan aritzen. Errehabilitazio psikosoziala sustatzea da horrelako jarduera terapeutikoen helburu orokorra. Gure osasun mentaleko eta desgaitasun intelektualeko unitateetako pazienteek tarte atseginak igarotzen dituzte tentsio eta estres maila murrizten duten eskuekin zereginak egiten. Bere onuren artean, erlaxazioa eta pertsonen arteko harremanak errazten dituzte, trebetasun sozialak eta komunikaziokoak eta arazoak konpontzeko trebetasunak hobetzen dituzte, sormena estimulatzen dute, etea autoestimua eta autonomia areagotzen dituzte. ‘Erreprografia eta koadernaketa tailerrean’ hainbat prozesu gauzatzen dira unitate ezberdinetako pertsonentzako koadernoak eta libretak egiteko, paper eta oihal politekin koadernatuta. Karpetak, orri markagailuak eta paperarekin zerikusia duten beste produktu batzuk ere egiten dira, besteak beste, artisautza azoketara eraman eta komertzializatu izan ditugun afrikar panpinak, Ahizpa Ospitalarioek Liberian duten WALY proiektuan laguntzeko. Nahiz eta lan horiek ez duten trebetasun eta kualifikazio handirik behar, pixkanaka emaitza hobeak lortzen ari gara sortzen ditugun artisau produktuetan. Hainbeste, ezen enkargu txikiren bat jasotzen hasi baikara. Adibidez, erreprografia ea koadernaketa tailerreko Lucia Escolar begiraleak kontatu digunez, duela zenbait aste, Aita Menni kafetegiko Marina langileak eskatu oparitarako poltsa pertsonalizatu batzuk egiteko, bere sem bizki Pablo eta Alvaroren jaunartzeko gonbidatuei oparitxoa emateko. Goian ikusi dezakezue eskaera entregatzeko unea, eta beheko collagean gure lanaren emaitza. Espero dugu gustatu izana!!!   Bideoa: Ahizpa Ospitalarioak, adinekoengan antidepresiboak eta antipsikotikoak erabiltzeari buruzko Jardunaldietan
Gure Lege Psikiatriako Unitateak interesa pizten jarraitzen du arlo juridikoan

Gure Lege Psikiatriako Unitateak interesa pizten jarraitzen du arlo juridikoan

Gaixotasun mental larria izanik kausa penalak dituzten pertsonak ospitaleratzen eta artatzen dituen Espainiako zentro sanitario-psikiatriko bakarra izaten jarraitzen dugu. Errealitate jakin bati erantzuten dion proiektu asistentzial horri buruz hitz egiteko, Iñaki Madariaga doktoreak, Lege Psikiatriako Unitateko psikiatra buru klinikoak, eta Macarena Aspiunza doktoreak, auzitegiko psikologoak, ‘Xuristas de Galicia por la