Hospitalitatea Covid garaian

Hospitalitatea Covid garaian

Aita Menniko zazpi kide 2020a haien lanpostuetan nola bizi duten kontatzen digute. Erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan dituen kolaboratzaileen taldea osatzen duten mila pertsonetatik oso lagin txikia dira, baina ziur asko haien testigantzak beste lankide askok bizi izandakoa islatzen du.

Osasun Mentalaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu

Urtero bezala, urriaren 10ean, Ahizpa Ospitalarietan bat egiten dugu Osasun Mentalaren Nazioarteko Egunarekin. Oraingoan World Federation for Mental Health-en lemarekin bat eginez: “Osasun mentala denentzat. Inbertsio gehiago, sarbide gehiago”.

Semana de la Salud Mental de Hermanas Hospitalarias

Osasun mentala eta COVID-19a

Urriaren 10ean, beti, Osasunaren Mundu Erakundeak eta Osasun Mentalaren Mundu Federazioak Nazioarteko Eguna sustatzen dute, mundu osoan nolabaiteko nahasmendu psikiatrikoa nozitzen duten milioika pertsonen egoera gogorarazteko. Aurten, COVID-19ak markatu du deialdia, gure inguruan gertatzen den ia guztia bezala. Erakunde deitzaileek gogorarazten digute, maila globalean, herrialdeek batez beste euren aurrekontu sanitarioen %2 baino ez dutela

Foro online Covid-19 Hermanas Hospitalarias

Lehen online foroa “COVID-19ak osasun mentalean eragindako ondorioak” lantzeko

Nekeetan, irria ezpainetan. Eta pandemian, musutxo dibertigarriak! Aita Menni Ospitalean aurre egin genion Covid-19ari, 2021eko Inauteriak merezi bezala ospatuz. Beti bezala, Inauterietako mozorroak egiten aritu gara, eta gune guztietan jantzi ditugu. Hori bai, segurtasun neurri guztiekin koronabirusari aurre egiteko.

Pandemiak eragindako gaur egungo egoeraren ondorioz, Aita Menni Ospitalea sektorizatuta dago. Horrek esan nahi du unitate bakoitzak bere jaia antolatu duela, baina gaia bateratua izan da: gure mezu elektronikoekin batera doazen emotikonoak edo emojiak. 

Ohi bezala, hainbat astez, gure begiraleek eskulan tailer desberdinetatik sustatu dute mozorroak diseinatzea eta egitea. Pazienteek eta profesionalek euren arte eta sormen guztia eskaini dute; emaitza bistan dago argazkietan. “Mozorroak oso politak geratu ziren, eta oso originalak ere bai, whatsappeko emotikonoak irudikatzen dituztelako, baina beraiek asmatutako beste batzuk ere badaude”, kontatzen digu Amaia Bulumburu psikologoak. “Eta, zergatik emotikonoak? Garrantzitsua iruditzen zaigulako emozioak adieraztea, batez ere pandemia garaian”, gaineratu du Gizarte Errehabilitazio eta Dinamizazio Zerbitzuko koordinatzaileak.

Lehen online foroa "COVID-19ak osasun mentalean eragindako ondorioak" lantzeko

Musika eta koreografiak patio eta gune guztietan, karaokea, mahai jokoen txapelketak… Unitate bakoitzak bere erara ospatu ditu Inauteri hauek, eta irribarrea eta ilusioa izan dira protagonista. Berez, mozorrotzeak berak, eszenaratzeak, fantasiaz, erritmoz eta kolorez beteta, poza kutsatzen die artatzen ditugun pertsonei eta kolaboratzaileei, eta hori oso beharrezkoa da pandemiak eragindako egoera honetan..

Begirale taldeak lan bikaina egin du, paziente guztiak mobilizatzea lortu du, eta ospitaletik kanpo egun berezia izaten den eguna alaitu digu, nahiz eta aurten ezin izan den ospatu. Denek primeran pasatu zuten eta ederki gozatu zuten betiko txokolate eta bizkotxoekin. Ospakizuna ‘normaltasunetik’ gertu garatu zen, eta paziente guztiek asko eskertu zuten, zentroan sektorizazioa mantendu dezakegulako.Lehen online foroa "COVID-19ak osasun mentalean eragindako ondorioak" lantzeko

Gure pazienteak eta erabiltzaileak kutsatzeko bektorea izateko beldurra

Gure pazienteak eta erabiltzaileak kutsatzeko bektorea izateko beldurra

Gaixotasunaren eramaileak izateko beldurrak osasun profesional askori erasaten die. Psikologo kliniko eta larrialdietako aditu Alfonso Saez de Ibarrak adore hitzak helarazi nahi dizkie Aita Menni Ospitaleko lankideei, eta babesten eta zaintzen jarraitzeko animatu nahi ditu.

Alfonso Sáez de Ibarra, especialista en psicología de crisis

Koronabirusa eta krisi psikologikoa

“Pertsona moduan hazita aterako gara egoera zail honetatik.” Hasierako erreakzioak Inoiz gertatuko zitzaigula imajinatuko ez genuen egoera batean murgilduta gaude, ez behintzat “lehen mundua” esaten diogun honetan. Harrituta eta zurtuta gaude koronabirusaren hedapenaren aurrean: pertsona batzuk apokalipsia iragartzen ari dira, eta beste batzuek, berriz, uste dute pandemia ez dela hainbesterako izango. Kontua