Aisialdi terapeutikoko programak Aita Menni Ospitalean
Aisialdiko jarduerak ez dira nahitaez egin beharrekoak, eta giza portaera okupazionalaren parte bat osatzen dute. Jean Leif-ek ‘Aisialdia, norberarentzako denbora’ (1992) lanean, honelaxe deskribatzen du “norberarentzako denbora”: norberak, bere behar, desio eta motibazioen arabera, eta baita asmoen eta erabakien arabera ere, gogobetetze pertsonalera iristeko egiten eta pertsonalizatzen dituen jarduera batzuk.









