Gabon kantak, zozketak, lehiaketak, opariak, gabon postalak, argiak… ospitalea betez
Gabonak joan den abenduaren 18an hasi ziren Aita Mennin. Gure pregoiak ilusio eta itxaropen hitzak ekarri zituen datozen egunetarako eta datorren 2021erako.
Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (lehen Aita Menni)
Salud mental | Personas mayores | Daño cerebral | Discapacidad intelectual
Gabonak joan den abenduaren 18an hasi ziren Aita Mennin. Gure pregoiak ilusio eta itxaropen hitzak ekarri zituen datozen egunetarako eta datorren 2021erako.
Desgaitasuna duten Pertsonen Nazioarteko Eguna izan da. Edizio honetan, bestela ezin izan eta, lemak gonbita egin digu: “Hobeto berreraiki: mundu inklusibo, irisgarri eta jasangarriago baterantz COVID-19aren ondoren, desgaitasuna duten pertsonengatik, pertsonentzat eta pertsonekin”.
Gure psikologoak portaeraren nahasmenduetan estimulazio multisentsorialean oinarritutako esku-hartzeak dituen onurak aztertzen ditu. Lerro hauetan Errioxako Nazioarteko Unibertsitateak (Osasun Zientzietako fakultatea) argitaratutako lana laburtzen du. Hor, pretest-posttest luzetarako diseinu kuasiesperimental bat aztertzen da, Snoezelen gelan esku-hartze multisentsoriala egin ondoren. Azterlanean adimen-desgaitasuna, autismoaren espektroko nahasmendua eta jokabidearen nahasmendu larriak dituen nahasmendu mentala
Gaixotasunaren eramaileak izateko beldurrak osasun profesional askori erasaten die. Psikologo kliniko eta larrialdietako aditu Alfonso Saez de Ibarrak adore hitzak helarazi nahi dizkie Aita Menni Ospitaleko lankideei, eta babesten eta zaintzen jarraitzeko animatu nahi ditu.
Testuinguru honetan, ohikoa izaten da aldaketa txikien aurrean estres mailak handitzea. Aita Menni Ospitalean zenbait gomendio eman nahi ditugu, familiei eta laguntza-pertsonei autismoaren espektroko nahasmendua (AEN) duten pertsonen jokabide nahasmenduan laguntzeko gaur egungo egoeran.
Fundazioak akordioa sinatu du, eta horren bidez, Neu aplikazio informatikoaren erabilera lagatzen dio Ospitaleari. Bestalde, HAMk Goyeneche prestatuko du, adimen-desgaitasuna duten pertsonei laguntzak emateko, eta multimedia aplikazio hori bere esperientziarekin hobetzen lagunduko du.
Dagoeneko 18 dispositibo asistentzial ditu, zeinetan Psikologiaren arloko 23 profesionalek egiten duten lan, 1.500etik gora pertsonari arreta eskaintzeko. Esku-hartze psikologiko ororen helburua da, hain zuzen, ahal den neurrian pertsonaren ongizatea lortzea, pertsona erabat osatzea edo gutxienez ahalik eta gehien osatzea. Gainera, berriz gaixotuko balitz, arazoari aurre egiteko tresnak ere emango
Aita Menni Ahizpa Ospitalarietan zenbait urte daramatzagu pazientearen kalitate eta segurtasun kudeaketan lan egiten. Ibilbide horretan, ikasten joan gara, eta gaur egun, arriskuak gure gain hartzetik kudeatzera pasa garela esan dezakegu.
Gure Adimen Desgaitasun eta jokabidearen nahasmenduak dituen Autismo Unitatea kontzeptu horretan trebatzen hasi da. Kontua da estrategiak garatzea, autismoa duten pertsonei zentzumen-estimuluak emateko, zentzumenak estimulatuz edo lasaituz ongizate-sentsazioa eman diezaieten.