Fútbol contra el olvido
TVEren Euskal Herriko albistegia Txurdinagabarriko Erreminiszentzia eta Futbol Tailerrarekin hasten da.
Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (lehen Aita Menni)
Salud mental | Personas mayores | Daño cerebral | Discapacidad intelectual
TVEren Euskal Herriko albistegia Txurdinagabarriko Erreminiszentzia eta Futbol Tailerrarekin hasten da.
Andoni Goikoetxea Athleticeko jokalari ohi ezaguna izan zen atzo protagonista Bilboko Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan urriaren 16az geroztik egiten ari diren Futbolean oinarritutako Erreminiszentzia Tailerrean.
Txurdinagabarri Egoitzan azaroaren 5ean Zaintzaileen Nazioarteko Eguna dela aldarrikatu nahi izan dugu. Egun hori aprobetxatu dugu zaintzak eta horien ardura hartzen duten pertsonak egoiliarrekin egiten dugun solasaldiaren gai nagusia izateko. Gehienbat emakumeen esku dagoen zeregin bat dela aipatu dugu, eta gure bizitzan lan hori egitea egokitu zaizkigun uneak gogoratu ditugu,
Azaroaren 2an, Hildako Fededunen egunean, ohi denez, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan, urte honetan utzi gintuzten pertsonak eta gure hildako guztiak gogoratu nahi izan ditugu eukaristia baten bidez. Zentroko solairu guztietako egoiliarrak, senideak eta langileak beheko solairuko areto nagusian bildu ginen meza ospatzeko, eta gure artean nahi izan genituen hildakoak, aldarearen atzean
Urritik azarora igarotzearekin bat, hil diren pertsonak oroitzeko ospakizunak egiten dira munduko leku askotan. Hemen Santu Guztien eguna azaroaren 1ean eta Hildakoen Eguna 2an ditugu; Mexikon egun horietan bertan ospatzen dute Hildakoen Eguna, non arimek beren kide maiteak bisitatzen dituzten; kultura anglofonoetan, berriz, eta hedaduraz munduko leku askotan, Halloween jaia
Eguneko zentro psikogeriatrikoa laguntza-baliabidea da, mendekotasun-egoeran dauden pertsona zaharrei mantentze-arreta eta errehabilitazioa emateko. Horretarako, gure laguntza-ereduari jarraitzen diogu. 35 leku ditu: haietako 30 Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzartuta daude (Arrasateko erabiltzaileentzat dira, batik bat); eta beste leku 2 hitzartuta ditu Arabako Bizkaiko Foru Aldundiarekin, Aramaioko erabiltzaileei zuzenduta. Zentroko erabiltzaileak Udaletxearen Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek bidaltzen
Durangoko Joxe Miel Barandiaran Egoitzako egoiliarrek hiru hilabetez parte hartu dute Helena Gonzalez artistaren proiektu batean. Proiektua urriaren 27an, ostirala, aurkeztuko da, 18:00etan, herriko San Agustin antzokian.
Oktoberfest, hain zuzen, urtero-urtero Alemaniako Munich hirian, irailean eta urrian, bi astez egiten den garagardo jaialdia da, eta hilabete honetan Txurdinagabarri Egoitzako jardueretan landutako gaietako bat izan da. Eskulanen tailerretan, txanoak, biboteak eta girlandak prestatu ditugu garagardo pitxerrekin, eta hilaren 17an festa bat antolatu genuen goiko terrazan, solairu guztietako egoiliarrekin.
Futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerren helburua da adinekoen, narriadura kognitiboarekin edo gabe, garuneko kaltea duten edo osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonen haurtzaroari, gaztaroari eta helduaroari lotutako oroitzapenak suspertzea eta berreskuratzea, futbolaren bidez, Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) antolatuta, LaLiga Fundazioaren babesarekin.