Excursión a Sopelana

Udari agur esan diogu Sopelan

Joan den 14an eman genien amaiera Txurdinagabarri Egoitzan gure udako irteerei, txango bat eginez Sopelako hondartzara, Uribe Kostan. Eguna erabat garbi ez bazegoen ere, ostarte dezente izan genituen, eta itsasoa ikusiz ogitartekoa jateko aprobetxatu genuen. Ondoren, pasealekuko terraza batean eseri ginen izozki bat jan eta zerbait hartzeko.

NUestras residentes enseñan el huerto de Txurdinagabarri a Alan

Edozein adinetan jolasteneta ikasten

Txurdinagabarri Egoitzan belaunaldi desberdinek denbora partekatu eta esperientziak trukatu ahal izatea sustatzen dugu, horrek bi taldeak aberasten dituelako. Horregatik, hainbat ikastetxerekin egiten ditugun belaunaldiarteko jarduerez gain, edozein aukera aprobetxatzen dugu adinekoek gazte jendearekin harremana izan dezaten.  Oraingoan, eskolara itzuli aurreko azken egunak aprobetxatuz, Alan, gure begiraleetako baten semea, bizi-bizi ibili

Villaverde, Zorriqueta, Solozábal eta Tebas

FEAFVek eta LaLiga Fundazioak futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerrak bultzatzen dituzte

Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) eta LaLiga Fundazioak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerrak bultzatzeko, Ahizpa Ospitalarioak – Aita Mennin 2014az geroztik hainbat zentrotan egiten ari direnak bezalakoak. Horren ondorioz, adinekoen 40 egoitzak eta osasun mentalera edo kalte zerebralera bideratutako laguntza zentroek tailerrak hartuko dituzte, jokalari

Ejercicios para enfermedad de Párkinson: marcha con aros

Ariketa fisikoaren garrantzia Parkinsonen gaixotasuna duten pazienteen oreka hobetzeko

Parkinson gaixotasuna adinekoen artean agertu ohi den gaitz neurodegeneratibo bat da, eta ezaugarri nagusia sintoma motorrak dira, hala nola dardarak, bradikinesia, zurruntasuna eta ezegonkortasun posturala, nahasmendu sentsorial eta kognitiboez gain. Parkinsona duten pazienteen oreka hobetzeko, ariketa espezifikoak gomendatzen dira: entzumen estimuluak, plataforma mugikorreko ariketak, hidroterapia, dantza pausoak, corea indartzea… Eta,

Una reproducción de las placas de las calles de Bilbao con el nombre de la ciudad, rodeada de platos con pintxos variados

Aste Nagusiaz topera disfrutatzen

Urtero, Aste Nagusiak gozatu eta dibertitzeko zazpi egun ekartzen dizkigu Txurdinagabarri Egoitzara, eta albiste honetan hor egin genuen guztia errepasatuko dugu. Astea Marijaiaren bisitarekin hasi zen, solairu guztietara eta Eguneko Zentrora etorri baitzen, buruhandiekin batera. Oliver Magoak aho zabalik utzi gintuen bere magia eta ilusionismo ikuskizunarekin. Pintxoen dastaketa prestatu genuen

Celebrando el Mundial femenino en la Residencia Txurdinagabarri

Emakumezkoen futbolari buruz hizketan

Espainiako selekzioak emakumezkoen Munduko Futbol Txapelketa irabazi duela eta, Txurdinagabarri Egoitzan hori aprobetxatu dugu gure jardueretako baten gaia egiteko. Horma-irudiak eta apaingarriak prestatu ditugu, eta solasaldi bat antolatu dugu, emakumezkoen futbolak hartzen duen garrantziaz eta gizonezkoen futbolarekin ikusten ditugun desberdintasunez hitz egiteko.

Homenaje a La Otxoa en la Residencia de mayores Txurdinagabarri

Txurdinagabarrik “La Otxoa” omendu du

Jose Antonio Nielfa, “La Otxoa”, bilbotar artista oso ezaguna eta maitatua da hirian, eta Aste Nagusian amaiera eman dio agertokietan duen ibilbideari, 75 urterekin, bere bizitzari buruzko musikal bat protagonizatuz, BBK Aretoan. Arrazoi hori tarteko, Txurdinagabarri Egoitzan “La Otxoa” omendu nahi izan dugu, eta gure ekintzetako baten protagonista bihurtu dugu.

Uno no de los grupos, en Sopelana.

Udako irteerak Sopelako hondartzara

Sopelako Arrietara hondartza izan da Txurdinagabarri Egoitzako udako irteera batzuen helmuga. Eguraldi onaz eta itsasoaren eta hondartzaren ikuspegiez gozatu dugu.  

El grupo de residentes de Txurdinagabarri

Bilbo erdialdean paseoan

Uztailean, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan irteerak egin ditugu Bilbo erdialdean buelta bat emateko. Gas plaza, udaletxearen ondoan, eta Abandoibarra ingurua izan dira bisitatu ditugun lekuetako batzuk. Itsasadarrean zehar ibiltzeaz eta lorategiak ikusteaz gain, gosari on batez indarberritzeko tartea izan genuen.