Alzheimerraren Mundu Eguna ospatu genuen oroitzapen jarduerekin, bideo batekin eta mural kolektibo batekin
Irailaren 21a Alzheimerraren Mundu Eguna izaten da, halaxe ezarri baitzuen Osasunaren Mundu Erakundeak (OME), gaixotasun neurodegeneratibo horren eta gaixotasunak mundu osoko milioika pertsona eta familiatan dituen ondorioen inguruan sentsibilizatzeko. Hori dela eta, Ospitalarioak Fundazioa Euskadik Durangon, Arrasaten, Oñatin eta Bergaran dituen adinekoen egoitzek eta eguneko zentroek jarduera bereziak antolatu zituzten,









