Centro Ibarra (antes Jesús-María) de discapacidad intelectual en Orozko (Bizkaia)

Orozko (Ibarra auzoa) Bizkaia

Ibarra Zentroa

Desgaitasun intelektuala

Mesedeetako Plaza, 17.

48419 Orozko (Ibarra auzoa) (Bizkaia)

Telefonoa: 946 610 101

E-maila: [email protected]

Zentroak desgaitasun intelektuala duten autonomia maila desberdineko pertsonak artatzen ditu, %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenak, eta Mendekotasun Baremoak mendekotasun egoeran dauden pertsona gisa baloratzen dituenak.

Zentroak laguntza indibidualizatua eta pertsonen behar aldakorretara egokitua bermatzen du, eta, horretarako, profil egokiak dituen diziplina anitzeko talde profesional baten laguntza du, ongizate fisiko, psikologiko eta sozialera bideratutako arreta emateko.

Plazak: 53 plaza (38 publiko eta 15 pribatu).

Helburuak

  • Erabiltzaileen ongizate fisikoa eta emozionala hobetzea.
  • Autonomia pertsonala mantentzea eta, ahal dela, garapena sustatzea eta narriadura saihestea.
  • Eguneroko bizitzako jarduerak (EBJ) egiteko beharrezkoak diren zaintza eta laguntza pertsonala bermatzea.
  • Garapen pertsonala eta gaitasun, trebetasun eta konpetentzia pertsonalak eta sozialak sustatzea.
  • Bizitza pertsonaleko proiektuari zein eguneroko bizitzari buruz aukeratzeko eta erabakiak hartzeko aukerak eskaintzea.
  • Familia eta gizarte sareak mantentzea eta indartzea sustatzea.

 

Artikuluak

Desgaitasun intelektuala edo gaixotasun mentala eta jokabidearen nahasmendu arinak dituzten pertsonen esku hartze komunitarioaren erronkak eta estrategiak: ebidentzia zientifikoa eta esperientzia praktikoa

Minerva de Cos Moreno

Gizarte langilea. Jokabide asalduarekin Desgaitasun Intelektuala eta Autismoaren Espektroko Nahasmenduen Unitatea.

Ekinoterapia gaixotasun mentalean eta desgaitasun intelektualean: zaldiekin lagundutako terapiaren onurak

Amaia Segovia Aranzabal

Errehabilitazio eta Dinamizazioko Zerbitzuko koordinatzailea. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.

Nola egiten dioten aurre doluari adimen urritasuna duten pertsonek: berrikuspena eta azterketa

Leire Zamora Birichinaga

Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.

Schalock eta Verdugoren bizi kalitatearen eredua ezartzeko gida azkarra

Leire Zamora Birichinaga

Osasun arloko psikologo orokorra. Psikologia Klinikoko Masterra. Ospitalarioak Fundazioa Euskadi.