Urruneko duna batzuek eta udazkeneko paisaia batek irabazi dute 5. Argazki eta Euskara Lehiaketa

Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (lehen Aita Menni)
Salud mental | Personas mayores | Daño cerebral | Discapacidad intelectual
Gaurkotasuna
Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko Euskara Batzordeak antolatutako 5. Argazki Lehiaketak baditu irabazleak!
Harea eta ilunabarra izan ziren 2024ko edizioan irabazi zuten argazkien protagonistak, erabiltzaile eta langile kategorian, hurrenez hurren. Aurten, Musakolako (Arrasate) Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroko taldeak biak konbinatuko zituen irudi baten alde egitea erabaki zuen, eta asmatu egin dute, erabiltzaileen kategorian saria lortu baitute, eguzkia hondar duna batzuen atzean sartzen ikusten den irudi eder batekin. Ez dakigu kokapen zehatza, baina bai urrunekoa dela: “Eguzkia azken argiak botatzen eta Euskal Herritik urruti dauden hareazko duna leunak tindatzen“.
Laguntzaileen kategoriako saria Nerea Felipe gure lankidearentzat izan da: lainoak hartutako baso batean txakur baten irudia aurkeztu zuen, Joxean Artzek idatzi eta Mikel Laboak musikatutako “Gure Bazterrak” kantuaren lehen ahapaldiekin:
“Maite ditut maite geure bazterrak
lanbroak izkutatzen dizkidanean
zer izkutatzen duen
ez didanean ikusten uzten
orduan hasten bainaiz izkutukoa…
nire barruan bizten diren bazter miresgarriak ikusten.”
Nereak eta Musakolako taldeak Ereindajaneko produktuen saski bana jaso zuten, kontsumo eredu lokal eta sozialki justuak bultzatzen dituen proiektuaren barruan. On egin!