Euskararen Eguna: hizkuntza partekatzen denean, bizirik dago

Adineko bi pertsona, begirale baten ondoan

Abenduaren 3an, Euskararen Egunaren harira, gure zentro eta unitateak hitzez, kolorez eta emozioz bete ziren. Zentroetako lantaldeek eta erabiltzaileek beraiek, modu proaktiboan, euskara egunerokotasunetik, gertutasunetik eta partekatzetik ospatzeko jarduerak antolatu zituzten.

Egun osoan zehar mural kolektiboak, bingo musikatu bat eta euskarazko hitz ederrez osatutako “hitz-zaparrada” egin ziren, beste hainbat ekimenekin batera. Ekintza xumeak izan arren, esanahi handikoak: euskara elkargune, adierazpide eta gozamenerako espazio bihurtu zuten.

Erabiltzaileen inplikazioa bereziki azpimarratzekoa izan zen. Haien parte-hartze aktiboak zentzua eman zion jarduera bakoitzari, eta agerian utzi zuen euskara ez dela soilik hizkuntza bat, baizik eta harremanak sortzeko, adierazteko eta komunitate baten parte sentitzeko modua baizik.

Ospitalarioak Fundazioa Euskaditik eskerrak hau posible egin zuten zentro, unitate eta profesional guztiei..

Izan ere, badakigu: hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, baizik eta dakitenek erabiltzen ez dutelako.


Partekatu