Adineko pertsona

Ongietorria udazkenari

Ongietorria udazkenari

Bilboko Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan udazkenaren etorrera ospatu dugu, zentroko goiko terrazan egin dugun jai batekin. Urtaro berriari ongietorria egiteko, terrazan elkartu ginen eta udazkenean dauden aldaketei buruz hizketan aritu ginen –uda amaiera, egunik laburrenen hasiera, paisaiaren kolore berriak…–. Gero azenario tarta gozo bat, zukuak eta gaztainak partekatu genituen, musika bizia jarri genuen, eta kantuan eta dantzan aritu ginen tarte on batean.

Jarduerak, gainera, aukera eman zuen eguraldi onaz eta hiriko ikuspegiez gozatzeko, giro lasai eta atseginean. “Goiko terrazara igo eta aire zabalean tarte bat pasatzea mundu guztia pozten duen plan bat da beti –adierazi dute zentroko begiraleek–; beraz, klimak ahalbidetzen duen guztietan, igotzen saiatzen gara”.


Partekatu