2025eko inauteriak: geure «Txapeldunen Liga» jokatu dugu ospitalean

Aurten, futbola izan da inauterietako protagonista Ospitalarioak Fundazioa Euskadiren Arrasateko Aita Menni Ospitalean. Mozorroak ilusio handiz egin zituzten unitate bakoitzean, hainbat futbol talde irudikatzeko, asteazkenero ospitalean futbolaren inguruan egiten den jarduerak duen harrera bikaina islatuz. Hainbeste espero zen goizeko jaialdiaren ondoren, astearte arratsaldea, hilak 4, musikaz eta giro onez bete zen, karaoke saio batekin eta merienda bikain batekin.
Pazienteen eta profesionalen sormenari eta gogoari esker, inauteriak urteko festarik ospatuenetakoa bihurtu ziren berriro. Emozioa eta kirol espiritua sentiarazi ziren ospitaleko ekitaldi aretoko txoko bakoitzean, futbol estadio bihurtuta.
Aurkezle lanetan bi begirale eta bi erabiltzaile aritu ziren, eta benetako kirol esatari bihurtu ziren “Txapeldunen Ligari” bide emateko, talentuz, musikaz eta futbol grinaz betetako ikuskizun batean. Unitate bakoitzak desfilatu eta dantza egin zuen ekipo bat irudikatuz. Ekitaldi aretoa kolorez, musikaz eta txaloz bete zen. Hau izan zen publikoaren zirrara eragin zuten 8 emanaldien izenburua:
- SJD1-2 unitatea eta ARZ1: Reala, «Erreala Ole» abestiarekin (Sonakay).
- DIU Unitate Orokortu eta Zabala:Eibar Kirol Elkartea, «Waka Waka» abestiarekin (Shakira).
- LPU unitatea:Euskal Selekzioa, hau ere Shakiraren «Waka Waka»rekin.
- ZBU unitatea:Real Madril, «Live It Up» kantuarekin (Nicky Jam feat. Will Smith & Era Istrefi).
- ARZ2 unitatea:Real Betis Balompie, «No puedo vivir sin ti, Betis» kantarekin, Los Ronaldos.
- EEU unitatea:Mexikoko selekzioa, «Gol» abestiarekin (Cali eta El Dandee).
- Trantsizioko DIU unitatea: Brasilgo selekzioa, «La La La»rekin, Shakiraren beste abesti bat.
- NUSS unitatea:Amerikako futbola, «La Copa de la Vida» kantarekin, Ricky Martin.
Karaokea eta merienda, jardunaldia ixteko
Arratsaldean, jende guztiarentzat irekitako karaoke saio batekin jarraitu zuten ospakizunek. Pazienteak eta profesionalak kantatzera eta dibertsio uneak partekatzera animatu ziren.
Jardunaldia merienda goxo batekin bukatu zen, energiaz eta umore onez betetako 2025eko inauteriei amaiera emanez. Zalantzarik gabe, edizio ahaztezina! Datorren urtean errepikatzea espero dugu.