Adineko pertsona Arreta soziosanitarioa Desgaitasun intelektuala Osasun mentala

Arreta integratua: Ospitalarioak Fundazioa Euskadik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak etorkizuneko zaintzen erronkak partekatu dituzte

Ospitalarioak Fundazioa Euskadi y la Diputación Foral de Gipuzkoa comparten una visión sobre la atención integrada y los retos del futuro de los cuidados en Gipuzkoa.

Marisa Merino zuzendari gerenteak eta José Luis Girón zuzendari asistentzialak Maite Peña eta Irune Galarragarekin bildu dira, pertsonak erdigunean jarriko dituen arreta integratuaren eta etorkizuneko zaintza-ereduaren inguruko ikuspegi partekatua lantzeko.

Arreta integratua, etorkizuneko zaintzen erronkei erantzuteko giltzarrietako bat

Nola erantzun biztanleriaren zahartzeari?

Nola eman arreta hobea gero eta konplexutasun handiagoa duten pertsonei?

Nola indartu osasunaren eta gizartearen arteko koordinazioa, pertsonaren beharrei erantzun integrala emateko?

Galdera horiek izan dira Ospitalarioak Fundazioa Euskadik eta Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako lan-bileraren ardatza. Topaketaren helburua izan da zaintza-sistemaren etorkizunari buruzko ikuspegi partekatua lantzea eta arreta integratuaren garapenean aurrera egiteko elkarlanerako bideak indartzea.

Horretarako, Maite Peña, Gipuzkoako Foru Aldundiko Bigarren Diputatu Nagusi eta Zaintza eta Gizarte Politiketako diputatuak, eta Irune Galarraga, Organismo Publikoen zuzendari nagusiak, Ospitalarioak Fundazioa Euskadi bisitatu dute.

Ospitalarioak Fundazioa Euskadiren aldetik, Marisa Merino, zuzendari gerentea, eta José Luis Girón, zuzendari asistentziala, izan dira bileran.

Topaketan zehar, erakundearen egungo errealitatea eta azken urteotan martxan jarritako eraldaketa-proiektu nagusiak partekatu dira, besteak beste, osasun mentalean, neuroerrehabilitazioan, adimen-desgaitasunean, psikogeriatrian eta adinekoen arretan garatzen ari diren ekimenak.

Era berean, datozen urteetan zaintza-sistemak izango dituen erronka nagusiak aztertu dira, arreta integratua indartzeko beharra nabarmenduz. Eredu horrek osasun- eta gizarte-arloen arteko koordinazioa sendotzea ahalbidetzen du, pertsonen beharrei erantzun pertsonalizatuagoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa emateko.


Etorkizuneko zaintza-eredua elkarlanean eraikitzen

Gaur egungo erronka sozial eta sanitarioek erakusten dute administrazio publikoen eta pertsonak egunero artatzen dituzten erakundeen arteko lankidetza inoiz baino beharrezkoagoa dela.

Testuinguru horretan, Ospitalarioak Fundazioa Euskadik bere esperientzia partekatu du, baita arreta integratuan, berrikuntzan eta pertsonan oinarritutako zaintza-ereduan egiten ari den apustua ere.

Erakundearen ustez, etorkizuneko zaintzen eraldaketa ez da soilik politika berriak diseinatzea.

Ezagutza, esperientzia eta konpromisoa partekatuz eraikitzen da.

Zaintza-sistemaren erronka handiak ez dira bakoitzak bere aldetik konpontzen.

Elkarlanetik eraikitzen dira.


Partekatu