Aita Mennik laguntza-funtsak biltzea bultzatu du Libanon errefuxiatuta dauden Siriako pertsonentzat

Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (antes Aita Menni)
Salud mental | Discapacidad intelectual | Neurorrehabilitación y daño cerebral | Persona mayor
Gaurkotasuna
Aita Menni Ospitalera Lanpedusako Gurutzea heldu zela-eta (sinbolo horren bidez errefuxiatuek eta etorkinek bizi duten dramaren aurka egin zuen Elizak), gure erakundeak Siriako gerratik ihes egiteko Libanora joan diren pertsonentzako funtsak biltzeko kanpainan parte hartzea erabaki du.
Zehazki URDA SPAIN GKEk horren alde hasitako kanpainarako funtsak bilduko ditu. URDA SPAIN erakundean oinarrizko laguntza emateko lan egiten dute, giza kokaleku horietan dauden pertsonak bizirauteko eta Libanoko negu gogorra ahalik eta modurik onenean pasatzeko.
Apirilaren 24ra arte Aita Menniren edozein zentrotan utzi ahalko dira funtsak. Egun horretan, kartoizko kanoa bat Ahizpa Ospitalarien Euskadiko Aita Menni zentro guztietatik ibiliko da (Bilbo, Arrasate, Donostia eta Durango), dirua biltzeko. Lagundu nahi duten pertsonek gure zentroetako edozeinetan utzi ahalko dute dohaina. Norbaitek lagundu nahi badu eta ezin bada hurbildu, GKEren web-orriaren bidez ere egin dezake.
2018ko Neguko Kanpainarako laguntza Libanoko errefuxiatuen esparrurako da, han hotza gogorragoa delako: Al Awdeh, Al Salah, Al Hikma eta Al Jarahiaa. Beqaa ibarrean kokatuta daude. Laguntza hori 700 familientzat izango da, negua baldintza duinetan igaro dezaten.