Ahizpa Ospitalarioen elkartasun kanpaina, DANAk kaltetutakoei laguntzeko

Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (antes Aita Menni)
Salud mental | Discapacidad intelectual | Neurorrehabilitación y daño cerebral | Persona mayor
Gaurkotasuna
Ahizpa Ospitalarioek atsekabea adierazi nahi dute DANAk eragindako uholde larrien ondorioz hil diren guztiak direla tarteko, eta une gogor hauetan, Valentziako Ahizpa Ospitalarioen Karmengo Andre Mariaren Zentro Soziosanitarioko lankideei babesa adierazi nahi diete.
Aita Menni Ahizpa Ospitalarioen Elkartasun Sailetik bat egiten dugu kaltetutako pertsonei laguntzeko Ahizpa Ospitalarioek eta Valentziako Caritasek hasitako diru bilketa kanpainarekin.
Online
Ahizpa Ospitalarioen webgunean online dohaintzak egin ditzakezu, banku txartel edo Bizum bidez, esteka hau baliatuta:
Bizuma zure bankuaren aplikazioan
Banku aplikaziotik zuzenean egin dezakezu dohaintza, Bizumen 00357 kodearekin.
Aurrez aurre Arrasaten, Bilbon eta Durangon
Gure instalazioetan dohaintzak errazteko, itsulapikoak jarriko dira astebetez Gesalibarreko Aita Menni Ospitaleko harreran, Bilboko Txurdinagabarri egoitzan eta Durangoko Joxe Miel Barandiaran egoitzan.
Datozen asteetan jasotako dirua, hain zuzen, kaltea jasan duten pertsonei laguntza emateko eta kaltetutako eremuetako etxebizitzak lehengoratzeko han bertan lan egiten duten gizarte erakundeetara bideratuko da.
Valentziako Caritasek bertan behera utzi ditu egun hauetarako aurreikusita zituen ekintzak, eta bere ahalegin guztiak larrialdira eta gunerik kaltetuenetan baliabideak banatzera zuzenduko ditu, parrokietako Caritasen bidez. Gainera, dohaintzak jasotzeko banku-kontu hauek prestatu ditu:
Eskerrik asko guztioi zuen eskuzabaltasunagatik eta babesagatik. ¡GRÀCIES!