Belaunaldi arteko jarduerak Txurdinagabarrin, Berriotxoa eta Begoñazpiko ikasleekin

Astelehenero eta asteartero, arratsaldez, belaunaldi trukeko jarduera programaren barruan, tailerrak eta topaketak egiten ditugu Bilboko Txurdinagabarri Egoitzan Berriotxoa eta Begoñazpi ikastetxeetako Batxilergoko ikasleekin. Gure instalazioetan egiten diren saioen helburua da belaunaldien arteko esperientzia trukea sustatzea eta gazte eta adinekoen arteko elkartasun, errespetu eta lankidetza balioak bultzatzea.
Ekintzetan zehar, egoiliarrek eta ikasleek bi aldeak aberasten dituzten dinamika ludikoak, proiektu sortzaileak eta elkarrizketa uneak partekatzen dituzte. Gazteek adinekoen edo mendekotasun egoeran dauden pertsonen bizi esperientziatik ikasten dute, eta gure erabiltzaileek, berriz, belaunaldi berriek ematen duten gogo eta freskotasunaz gozatzen dute.
Ekimen horiek sentsibilizazioaren eta sare komunitarioak sortzearen aldeko gure apustuaren parte dira, etorkizuneko helduek aniztasun sozialarekiko begirada inklusiboa eta konprometitua gara dezaten laguntzeko. Gainera, ikasleekiko interakzioak parte hartzen duten adinekoen ongizate emozionalean laguntzen du, autoestimua eta gizartean kide aktibo izatearen sentimendua indartzen baititu.