Osasun mentala

BMC Psychologyk gure ospitalean egindako azterlan bat argitaratu du tertulia literario dialogikoek psikosiaren tratamenduan duten eraginari buruz

Euskadiko Ospitalarioak Fundazioko (lehen Aita Menni Ahizpa Ospitalarioak) Psikologia Klinikoko Departamentuak parte hartu du Aitana Fernandez-Villardon Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileak zuzendutako lanean.
Aitana Fernandez Villardon psikologoa literatur solasaldi dialogikoei buruzko tailerrean
Aitana Fernandez Villardon psikologoa literatur solasaldi dialogikoei buruzko tailerrean.

BMC Psychology psikologiako aldizkari ospetsuak “Avances en la capacidad de mentalización de personas con psicosis a través de tertulias literarias dialógicas” artikulua jaso du 13. liburukian, Aitana Fernandez-VillardonAlfonso Saez de IbarraAna Dominguez-Panchon eta Rocío Garcia-Carrionek idatzia.

Psikosia duten pertsonek beren buruaren sentsazio zatikatua izan ohi dute, eta horrek bere buruari zein gainerakoei buruzko pertzepzioak, oroitzapenak, pentsamenduak eta emozioak integratzea zailtzen du. Joan den urtarrilean ikerkuntzaren hedapena sustatzen duen argitalpen horrek jasotzen duenez, gure zentroko Psikologia Departamentuko profesionalek landu duten artikuluak gogorarazten du mentalizazio prozesuak hobetzea eta gogoeta sustatzea funtsezkoak direla paziente horien errekuperaziorako. Prozesu horiek modu naturalean garatzen dira, interakzio eta elkarrizketa esanguratsuen bidez, eta elkarrizketan oinarritutako ikuspegi bat nahasmendu psikotikoen tratamenduaren zati gisa txertatuz, nabarmen lagun dezake horien errekuperazioan.

Tertulia literario dialogikoak psikoterapian

Azterlanean tertulia literario dialogikoak (TLD) nabarmentzen dira, populazio klinikoetan mentalizatzeko gaitasuna hobetzeko tresna baliotsu gisa, psikosia duten pertsonentzako esku hartze psikoterapeutiko tradizionalak osatzeko beste modu bat eskainiz.

Lanak –Deustuko Unibertsitateko Hezkuntza eta Kirol Fakultateko irakasle eta ikertzaile Aitana Fernandez-Villardon koordinatuta– tertulia literario dialogikoek (TLD) psikosia duten pertsonen mentalizazio gaitasunean duten eragina aztertzen du. Azterketa kuasiesperimental bat egin zen, metodo mistoen bidez, psikosia diagnostikatuta duten 23 parte hartzailerekin (6 emakume eta 17 gizon). Bost hilabetez, parte hartzaileek TLDko 18 saiotan parte hartu zuten. Mentalizazio gaitasuna ebaluatzeko, Mentalizazio Eskala erabili zen (MentS) eta, datu kualitatiboetan, elkarrizketak eta eztabaida taldeak sartu ziren, mentalizazioaren aldaketak aztertzeko.

BMC Psychologyk gure ospitalean egindako azterlan bat argitaratu du tertulia literario dialogikoek psikosiaren tratamenduan duten eraginari buruz

Parte hartu zuten pertsonek besteei ulertzeko eta beren buruaz hausnartzeko gaitasun handiagoa erakutsi zuten. TLDko saioek enpatia, banakako desberdintasunen kontzientzia eta besteen emozioekiko konpromiso sakonagoa sustatu zituzten. Gainera, ingurune dialogiko horretan sentimenduak partekatzeak iraganeko esperientziei buruz hausnartzeko eta bizitzan asmo bat aurkitzeko aukera eman zien. Halaber, literatur irakurketen ondoren egindako solasaldiek emozioak adierazteko, bizi perspektibak berrebaluatzeko eta autokontzientzia handiagoa lortzeko plataforma izan zirela adierazi zuten.

Tertulia literario dialogikoak Euskadiko Ospitalarioak Fundazioan

Tertulia literario dialogikoak egonaldi luzeko unitateetan egiten hasi ziren, Deustuko Unibertsitateko INTERACT ikerketa proiektuarekin lankidetzan. Estrategiaren ardatza pertsonen arteko berdintasunezko elkarrizketa bat sustatzea da. Horrela, pertsonen arteko elkartasuna eta desberdintasunarekiko errespetua sustatzen dira.

TLDek eraldaketa pertsonalak eta sozialak lortzeko duten ahalmena frogatu da, baita maila kognitiboan, emozionalean eta jokabidean duten eragina ere. Horregatik, gure Psikologia Departamentuko eta Errehabilitazio Psikosozialeko Zerbitzuko profesionalek ikuspegi hori erabiltzeko formazioa jaso zuten, gaixotasun mental larria duten pertsonen tratamenduan emaitza positiboak baititu.


Partekatu