Etxebizitza komunitario ikuskatu batek bezala, irailaren erdialdean gure ospitalearen barruan inauguratutako baliabide horrek etxe baten ezaugarri berak ditu. Unitatea pentsatuta dago urrats hori egin dezaketen egonaldi luzeko pazienteak gizarteratzeko bidea errazteko.
Gurpil aulki bat edo sedazio sistema bat preskribatzeak erantzukizun handia dakar. Modu egokian egin dadin, funtsezkoa da sedazioaren eta posizionamenduaren oinarrizko printzipioak ezagutzea, baita paziente bakoitzarentzat egokienak diren soluzioak baloratzeko eta identifikatzeko protokoloa ere. Argi dago sedazio oker batek pazientearen bizi kalitate okerragoa dakarrela, eta konplikazio kliniko larriak eragin ditzakeela,
Arazo mentaletatik urruntzen gaituzten filtroei buruz hausnartzera gonbidatu nahi zaitugu. Urriaren 10a Osasun Mentalaren Mundu Eguna dela eta, Ahizpa Ospitalariok eta Aita Mennik errealitatetik urruntzen gaituzten filtro guztiak kentzen laguntzen diguten ekimenekin bat egiten dugu.
Uztailaren batetik abuztuaren 31ra bitartean egin da eta gaia librea izan da. Epaimahaiak argazki ederrak jaso ditu eta ez zaio erraza izan irabazlea aukeratzea: Ilunabarreko bakea. Txundigarria da eguzkia Larun mendia eta Aiako Harrien atzean nola ezkutatzen den ikustea, itsasontziak ur arrosaren bakean pausatzen diren bitartean…
Desgaitasun Intelektualaren eremuan sexu hezkuntza nahitaezko izan beharko litzateke edozein arrisku mota saihestu ahal izateko. Sexu abusuaren arriskuei buruzko kontzientzia maila txikiagoa duten pertsonak dira eta, horregatik, laguntza jasotzeko behar handiagoa izan dezakete.
Modelo desmuntagarriak, tolesgarriak eta bateria gero eta iraunkorragoekin… Gurpil aulkietan eta eskuterretan berrienak. Aita Menni Ospitaleko Kalte Zerebralaren Zerbitzuko fisioterapeutek eta terapeuta okupazionalek dagoeneko ezagutzen dituzte Apex Medical etxearen proposamen berriak, Ayudas Técnicas arabaren eskutik.
Donostiako Zinemaldian Kepa Junkerari buruz aurkeztu den dokumentalak artistaren bizitza kontatzen du, iktusaren errehabilitazio prozesua barne, euskadiko Kalte Zerebraleko gure Zerbitzuaren laguntzarekin. Estreinaldian ezin ziren falta filmean parte hartu duten Noemí Álvarez neuropsikologoa, Iban Arrien fisioterapeuta eta Oihana Ramos logopeda.
Aita Menni Ospitaleak etxebizitza partekatu bat inauguratu du bere instalazioen barruan, Ikuskapen Ertaineko Unitatea deitu diogu, (IEU), eta hamar pazienterentzako lekuak ditu, bost gela bikoitzetan. Joan den irailaren 15etik, bederatzi gazte (hiru emakume eta sei gizon) igaro dira Egonaldi Luzeko Unitatetik laguntza ereduan oinarritutako trantsizioko pisu horretara. Dispositibo berriko egonaldia programa terapeutiko indibidualizatuen jarraipena da, zeinak erabiltzaileen bizi kalitatea txertatzea eta hobetzea bilatzen duen.
Eguneroko bizitzako oinarrizko jardueretan trebatzeaz gain, Unitatean bizi direnek trebetasun sozialak eta errespetua lantzeko aukera dute. “Beren giltzarekin sartu eta irten daitezke, etxean aisialdia kudeatu, Arrasateko liburutegira edo nahi duten edonora joan, eta, aldi berean, ospitaleko profesionalen taldearen laguntza eta ikuskapena dute. “Asmoa da laguntza premietan gehiago zentratzea eta pertsona horietako bakoitzari bere bizi proiektu indibiduala betetzen laguntzea”, azaldu du Vicente Hueso psikologo eta baliabidearen arduradunak.
“Hitzez ekiteko garaia” lelopean, Euskaraldiak hirugarren edizioa egingo du aurten. Bideo honekin, Euskara Batzordeak euskararen erabilera bultzatzen duen gizarte ekimen honetan parte hartzera bultzatzen du.