Korrika Maldatxon
EPSZn proiektu bat ari gara garatzen nahi duen orok euskaraz ikas dezan. Apirilaren 12an Korrika Donostiatik pasako da eta, tarte bat korrika eginez, euren hondar aletxoa jarri nahi duten guztiak animatuko ditugu.
Ospitalarioak Fundazioa Euskadi (lehen Aita Menni)
Salud mental | Personas mayores | Daño cerebral | Discapacidad intelectual
EPSZn proiektu bat ari gara garatzen nahi duen orok euskaraz ikas dezan. Apirilaren 12an Korrika Donostiatik pasako da eta, tarte bat korrika eginez, euren hondar aletxoa jarri nahi duten guztiak animatuko ditugu.
Lege psikiatriako 200 espezialistak gaur egungo lanketa psikiatriko-judizialak aztertu zituzten Bilbon. Gure ospitaleko Lege Psikiatriako Unitatea jarri zen adibide moduan, gaixotasun mental larriari erantzun integral eta egokia emateko, gaixotasunaren ondorioz delitua egin duten pertsonengan.
Gure Lege Psikiatriako Unitatearen arduradunak presidituko du topaketa zientifikoa, Bilbon, irailaren 27 eta 28an. Estatu mailako zein nazioarteko (Erresuma Batua, Suitza eta Kanada) 200 espezialista baino gehiagok gaur egungo jarduera psikiatriko-judizialak aztertuko dituzte. Mundu sanitarioko eta judizialeko ordezkari garrantzitsuak ere izango dira bertan.
Giro soziala da artatzen ditugun pertsonen nahasmendu mental larriaren bilakaeran gehien eragiten duten faktoreetako bat, izan ere, onbideratzen eta gizarteratzen lagundu dezakeedo, aldiz, pertsonen diskriminazioa areagotu dezake, estigmaren ondorioz. EPSZen eginkizuna da, batez ere, komunitatearen erabilera terapeutikoa sustatzea elementu errehabilitatzaile gisa, artatzen ditugun pertsonen mesedetan. Sinesmen, jarrera eta erreakzio sozialek
Martxoaren 5etik 9ra bitarteko astean genero berdintasuna sustatzen eta horren inguruan kontzientziatzen ibili ginen. Gure lana artatzen ditugun pertsonak herritarrak direla, eta beraz, horien artean parte hartzen dutela jabetzea da.
Urtarrilaren erdialdetik Osakidetzak bizitza osasungarriko ohiturei eta ikaskuntzari buruzko tailer bat ematen du gure Zentroan. Programa osasun-egoera hobearekin bizi nahi duten eta gaixotasun kroniko bat duten pertsonentzat da.
Gaixotasun kardiobaskularra sufritzeko eta horregatik hiltzeko arriskua handitzen duten faktoreen multzoak protagonizatu zuen AMOren azken saio klinikoa. Merche Goñi eta Eva Cobos erizainek horren garrantzia azaldu zieten gainerako erizainei, eta euren Unitateetan arriskua detektatzeko eta ondorioak prebenitzeko egiten ari diren lana erakutsi zuten.
Zentroko taldeak harremanak estutzen laguntzen duen topaketa lasaiarekin ospatu ditu Eguberriak. Laguntza emozionala, orientazioa eta partaidetza funtsezkoak dira errehabilitazio psikosozialaren prozesuan.
Komunikabideek epaileak aginduta gure segurtasun handiko unitatean sartzen diren gaixotasun mental larriko pertsonei ematen diegun arreta nabarmendu dute.