Durangoko Barandiaran Egoitzak aurretiazko plangintza, erabaki hartze eta zainketetan duen eredu berritzailearengatik BFAren aitortza jaso du

Euskadiko Ospitalarioa Fundazioak kudeatzen duen eta Bizkaiko Foru baliabidea den Durangoko Joxe Miel Barandiaran egoitzak eta eguneko zentroak, , 2025eko Iraupen Luze eta Ertaineko Zainketetak pertsonalizatzeko Jardunbide Egokietako aitormena jaso du Bizkaiko Foru Aldundiarengandik. Saria Erabaki hartze eta Zainketen Plangintza Aurreratuaren (PADyC) eredua zabaltzeari eman zaio hain zuzen ere. Tresna horrek pertsona bakoitzarekin, etorkizunean nola zaindua izan nahi duen zehaztu eta adosteko aukera ematen du , bereziki zaurgarritasun haundieneko egoeratan daudenerako.
PADyC programak egoiliarren, familiartearen eta erresidentziako profesionalen arteko elkarrizketa garrantzitsuak sustatzen ditu; pertsona bakoitzaren balioak, nahiak eta lehentasunak bere osasunaren egoerarekin uztartuz eta eguneroko bizitzarekin lotutako erabakiak hartzeko. Guzti honek ziurgabetasuna murrizten laguntzen du, gertatuko denaren gaineko konfidantza sendotu eta arreta zentzudun, errespetuzkoa eta norberak nahi duen bezelakoa izan dadin bermatzen du, batez ere gaixotasun aurreratu eta ezustekoen aurrean aurkitzen garenean.
Nagore Mardaras zentroko koordinatzaileak, Leire Gonzalez erizainak eta José Antonio Ezquerra Pertsona Nagusien lerroko buruak jaso dute aintzatespena; Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian Nagore Mardarasek jardunbide egoki horren esanahia nabarmendu duelarik: “Plangintza aurreratua etorkizuna prestatzeko modu bat argi eta segurua da, zaintza bakoitzak pertsonaren balioak eta lehenetasunak errespetatzen dituela ziurtatuz. Begirada horrekin, Joxe Miel Barandiaran EgoitzakPADyC barneratu du, egoiliarrentzako, haien familiarterentzako eta profesional taldearentzako lasaitasun apustu gisa. Hori ezartzeak ziurgabetasuna murrizten eta konfiantza sendotzenlaguntzen du, batez ere aldaketa edo gaixotasun aurreratuko uneetan. Bizi prozesu bakoitzari modu koherente eta pertsonalizatuan laguntzeko gida sendoa ere ematen dio profesional taldeari. Horrela PADyC-k bizikidetza lasaiagoa, zainduagoa eta pertsona bakoitzak bere bizitzako eta ongizaterako nahi duenarekin lerrokatuagoa izatea errazten du”
Zainketa pertsonalizatuarekin konprometitutako zentroa
Bere 20.urteurrena ospatzen duen urtean, Joxe Miel Barandiaran egoitzak lurraldean erreferentziazko baliabide gisa duen zeregina finkatu du. Egoitzako profesional taldeak pertsonarengan oinarritutako arreta-eredu batean oinarriturik lan egiten du, Ospitalarioak Fundazioa Euskadiren estrategiarekin bat eginez, zeinak duintasunera, autonomiara eta zainketen pertsonalizaziora bideratutako praktika berritzaileak bultzatzen dituen.












