Adineko pertsona Kalte zerebrala

Erreminiszentzia eta futbol tailerrak gure zentroetan hasi dira

Kalte zerebraleko Eguneko Zentroan
Saioaren une bat Donostiako Aita Menni Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan (Argazkia: FEAFV).

Joan den astean futbolean oinarritutako erreminiszentzia tailerren edizio berri bat hasi zen Ospitalarioak Fundazioa Euskadiko zenbait zentrotan, hala nola Bilboko Txurdinagabarri adineko pertsonen Egoitzan edo Aita Menni Kalte Zerebraleko Eguneko Zentroan, Zuatzuko enpresa parkean, Donostian. Gipuzkoako hiriburuan, jardueraren inaugurazioan Errealeko Beteranoen Elkarteko kide “Bixio” Gorriz eta Mitxel Loinaz, eta jardunaldi hunkigarria partekatu zuten zentroko erabiltzaileekin. Bilboko zentroan, Aitziber “Tzibi” Juaristi eta Andoni Ayarza Athletic Clubeko jokalari ohiak izan ziren tailerrean.

Tailerrak 12 saiotan egingo dira, Futbolari Beteranoen Elkarteen Espainiako Federazioak (FEAFV) antolatzen ditu eta LaLigaren eta LaLiga Fundazioaren babesa dute. Ekimenaren helburua hartutako kalte zerebrala duten pertsonen memoria eta gaitasun kognitiboak futbolaren bidez suspertzea da, zale askorengan oroitzapenak eta emozioak pizten dituen kirola baita.

Saioetan, parte hartzaileek futbolaren une historikoak berpiztuko dituzte, beren esperientziak partekatuko dituzte eta zenbait trebetasun landuko dituzte irudien, bideoen, kirol horri lotutako objektuen eta elkarrizketa gidatuen bidez. Metodologia horrek nortasun pertsonala indartzea, aldartea hobetzea eta sozializazioa sustatzea ahalbidetzen du.

2014an, Ospitalarioak Fundazioa aitzindaria izan zen Euskadin oroitzapenezko jarduera mota horiek aplikatzen, entretenimendua eta estimulu kognitiboa konbinatzen baititu. José Ángel Iribar, Luis Miguel Arconada, Roberto López Ufarte, Gorriz, Loinaz, Andoni Goikoetxea, «Periko» AlonsoIbon Amutxastegi, Daniel Pardo Bazán “Dani”, Rafa Alkorta, “Jabo” Irureta, Ángel SertutxaJavi González, Imanol Aguiaredo Patxi Ferreira bezalako futbolari enblematikoen presentziak balio berezia ematen du, parte hartzaileen oroitzapen eta bizipenekin lotura sakonagoa sortzen baitu.

Varias personas sentadas alrededor de una mesa
Participantes en el taller de la Residencia Txurdinagabarri de Bilbao.


Partekatu