Haurtzarora itzuliz

Pazko astean, Txurdinagabarri Egoitzan egun bereziki alaia izan genuen, taldeko bi begiraleren seme eta alaba Alanen eta Juneren bisitari esker, instalazioetatik igaro baitziren txokolatezko arrautzak banatzen, eta gozo bizi hartu zituzten denek opariak.
Etortzen direnean ohikoa izaten denez, haurrek barrea eta jolasak partekatu zituzten egoiliarrekin, adiskidetasun harreman bikaina baitute elkarrekin.
Eguraldi ona lagun, Egoitzatik gertu dagoen parke batera egindako irteeraz disfrutatu zuten, eta oso une hunkigarri eta bereziak izan ziren: egoiliar bat, umeen energiaz kutsatuta, haiekin kulunka batera igotzera ere animatu zen, eguneko protagonista bihurtuta, une batez haurtzarora itzuliz.