Eguberriak behar bezala despeditzeko, urtarrilaren 5eko goizean Irungo Ensantxe plazara joan ginen, Erregetako Errosko Erraldoia ikustera. Gabonetako jaki gozo tradizional horren neurriak ziren 12 metro luze eta 6 metro zabal, gutxi gorabehera. Propio prestatutako paperezko 2.000 koroa banatu ziren doan, bakoitza bere errazioarekin, eta guk ere dastatzeko aukera izan genuen, txanda itxaron eta gero.
Komunitatea da bizitzeko oinarrizko lekua, harremanetarako, interakziorako… eta badakigu gaixotasun mental bat duten pertsonek komunitatean eskaintzen diren baliabideak erabiltzea eta horietaz disfrutatzea dela lortu nahi dugun normalizazioaren eta integrazioaren adierazleetako bat.
Gabonetako bazkari berezia
Gabonetako dekorazioaz eta erabiltzaileen familien topaketaz gain, joan den abenduaren 28an, Irungo EPSZk Gabonetako bazkari berezia prestatu zuen, aurreko urteetan bezala. Bazkari desberdin batez disfrutatzeko aukera izan genuen, egunerokoa ez bezalakoa, jai hauek denok elkarrekin ospatzeko asmoarekin.
Goizean goizetik, jendea iritsi ahala, eguneko plangintza antolatu zen. Horrenbestez, sukaldaritza zaleak diren erabiltzaile batzuek osagaiak landu zituzten, beste talde batek jangela antolatzen zuen bitartean.
Gainera, sukaldariak sukaldean saiatzen ziren bitartean, beste lagun batzuek mahaiak jarri zituzten. Aldi berean, irudi pertsonaleko tailerretan janzteko eta makillatzeko gune bat egon zen, bazkari berezi horretan itxura ezin hobea luzitu nahi zuten pertsona guztientzat.
Egunerako ezarritako menua hau izan zen:
• Zizka-mizka hotz bikainak, horien artean esparragoak, patea, etab., eta txaka kanapeak, gure sukaldari Ion, Jesus, Juan Carlos eta Sergiok landutako errezetarekin.
• Entsalada epela.
• Saiheskia labean piper gorriekin.
• Eta, ohikoa denez, bazkariaren amaieran Gabonetako gozo tipikoak (turroia, polboroiak…).
Egun guztiz arrakastatsua!