Inauteri aurreko astea Txurdinagabarrin

Bilboko Txurdinagabarri adinekoen Egoitzako hirugarren solairuko egoiliarrek inauterietako sukaldaritza tailerraz disfrutatu zuten joan den otsailaren 24an. Begiraleetako baten seme Alan gure minichefaren laguntzarekin, maskara jangarri koloretsuak egin zituzten, txokolatea, basoko fruituak, gazta, ahuakatea, tomatea eta horrelako osagaiak erabiliz.
Sukaldaritzako jarduera hori otsailaren 27an egin zen Inauteri festarako prestaketen barruan kokatu zen. Aurreko egunetan, egoiliarrek eskulan tailerretan parte hartu zuten eta, Berriotxoa eta Begoñazpi ikastetxeetako ikasleekin batera, mozorroak egin zituzten. Otsailaren 24an eta 25ean egindako belaunaldien arteko saio horiek sormen eta lankidetza uneak partekatzeko aukera eman zuten.
Aurtengo mozorroetarako aukeratutako gaia “Unibertsoa” izan zen, planetetan, izarretan eta galaxietan inspiratutako diseinuekin. Egoiliarren, ikasleen eta begirale taldearen inplikazioari esker, prestaketa lanak giro parte hartzaile eta animatuan igaro ziren, guztiek data horietaz goza zezaten lagunduz.
Ostegunean, hilak 27, Arotza taldearen abestiek alaitu zuten festa, eta goiz zoragarria igaro genuen kantatzen eta dantzatzen. Indarrak berritzeko, inauterietako tostadak jan genituen, egun hauetako postre tipikoa.
Martxoaren 4an, asteartean, gure sardinak egoitzako solairuak zeharkatu zituen, denak agurtzen eta inauterien amaiera iragartzen. Orain, datorren urtera arteko hilabeteak zenbatzen ari gara!