Irantzu Bartolomé sopranoak bere amarentzat eta Deustuko Adinekoen Eguneko Zentroko erabiltzaileentzat abestu zuen
Ekainaren 9a egun zoragarria izan zen Deustuko Adinekoen Eguneko Zentroan. Zentroko erabiltzaileen zenbait senideren bisita izan genuen, baina oso arrazoi berezi batengatik: Horietako bat Irantzu Bartolomé, erabiltzaile, senide eta langileei, eta Cándida Bilbao bere amari bereziki, oso errezitaldi liriko polita eskainiko zizkielako.
Irantzu goi-mailako sopranoa da eta 15 urte daramatza lanean. Europa osoko antzoki eta kontzertu-aretoetan ibili da. Duela zenbait urtetatik Ibizan bizi da, eta han kantu eta ahots-teknikako irakaslea da.
Aukera ezin hobea zen, beraz, familiek Irantzuren errezitaldira joateko gonbidapen jaso zuten. Denok izan genuen bere abestiekin gozatzeko aukera.