Azterketa Psikiatriko-Legaletarako Unitatea

Gure Balorazio Psikiatriko-Legaleko Unitatea zerbitzu espezializatu bat da, balorazioak eta peritaje psikiatriko-legalak egiteko eta lege arazoei lotutako arazo psikiatriko eta psikologikoetan aholkatzeko, bai eremu judizialean, bai estrajudizialean.

Trauma psikologikoan esku hartzea

Langile espezializatuak ditugu bizipen traumatikoen (erasoak, bortxaketak, hondamendiak, suizidio saiakerak, larrialdi psikologikoak…) eta horiei lotutako nahasmenduen (Trauma Osteko Estresaren Nahasmenduak, etab.) lanketa psikoterapeutikoa eta psikofarmakologikoa egiteko. Larrialdien eta hondamendien arloan lan egiten duten profesionalak eta erakundeak prestatzen eta aholkatzen ditugu —Eusko Jaurlaritza, Gurutze Gorria…—, eta krisi egoeretan tokian bertan esku

Kanpo-kontsultak

Aita Mennik psikiatriako eta psikologiako kanpo-kontsulten zerbitzua du partikularrentzat, mutualitateentzat, aseguru-etxeentzat eta erakunde publikoentzat (Osakidetza, Eusko Jaurlaritza, etab.). Gainera, peritazioak eta balorazio psikiatriko-psikologikoak egiten ditugu.

Edificio del Centro Monte Avril de Bilibao, para personas con discapacidad intelectual

Monte Avril Zentroa

Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatutako zentroa, desgaitasun intelektuala edota gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei arreta indibidualizatua eta integrala eskaintzen diena modu iraunkorrean, autonomia pertsonala hobetzeko edo mantentzeko, gaitasun funtzionalak sustatzeko eta entrenatzeko, eta ohiko zaintzaileei laguntza emateko. Zentroak prestazio prebentiboak, gaitzaileak eta asistentzialak eskaintzen ditu, autonomia pertsonalerako eta ingurune komunitarioan parte