Una mesa con aperitivos y decorada con banderolas en la terraza de la Residencia txurdinagabarri

Udaberri jaia Txurdinagabarrin

Joan den maiatzaren 9an, Txurdinagabarri Egoitzan solairu guztiak goiko terrazara igo ginen, udaberria jai batez ospatzeko. Mokadu bat hartu genuen udaberria etortzearekin bat paisaia nola aldatzen den eta sasoiko frutei buruz hitz egiten genuen bitartean, eta, nola ez, musika entzuten, kantuan eta dantzan aritu ginen smart

Un pequeño grupo de personas mayores, junto a dos monitoras y varias alumnas

Energia “txute” bat Deustuko Unibertsitatean

Joan den maiatzaren 10ean, egoiliarrez eta begiralez osatutako Txurdinagabarri Egoitzako talde bat Bilboko Deustuko Unibertsitatera joan ginen, Gizarte Hezkuntzako 2. mailako “Eraman nazazu zure eskolara” jardueran parte hartzeko. Jarduera “Hezkuntza Sistema Garaikideak” irakasgaiaren esparruan ikasleek egiten dutenetako bat da, non mundu modernoko hezkuntza aztertzen den. Ariketa praktiko horretan, ikasleek XX.

Regalos del Día de la Madre

Ez zuten horrelako oparirik espero

Amaren Eguna zela eta, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan detaile bat antolatu genuen gure egoiliarrentzat. Maiatzaren 5eko ospakizunaren aurreko astean, familiei mezuak bidali genizkien egoiliarra seme-alabekin ageri zen argazki bat bidaltzeko eskatuz, hark esan ohi zien esaldi batekin batera; eta seme-alabarik izan ez zutenentzat, argazki bat amarekin. Parte hartze handia izan zen,

Decoración de cumpleaños

Belaunaldiarteko urtebetetzea

Apirilean, Txurdinagabarri Egoitzako zenbait egoiliarrek urteak bete zituzten, baita Alanek ere, gure begiraleetako baten semeak, eta, orduan, Eskulan Tailerreko parte hartzaileek “txikiari” gehien gustatzen zaizkion marrazki bizidunetako pertsonaiekin apaindutako festa bat prestatzea erabaki zuten. Hilaren amaieran, areto balioaniztunean elkartu ginen, eta askari bat antolatu genuen, apirilean urteak betetzen zituzten egoiliarrak

Marcapáginas

Liburuaren Eguna Txurdinagabarrin

Apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Eguna dela eta, Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan zenbait ekintza antolatu genituen irakurketari buruz. Hirugarren solairuko eskulanen tailerrean orri markatzaile bat egin genuen eta, egunkariko albiste batetik abiatuta, solasean aritu ginen haurtzaroko ipuinen garrantziari buruz eta gure egoiliarrek etxean irakurtzen zituzten ipuinei buruz. Arratsaldean orri markatzaileak egiteko

Azoka solidarioan bildutako dirua entregatu diogu Bizkaiko Elikagaien Bankuari

Azoka solidarioan bildutako dirua entregatu diogu Bizkaiko Elikagaien Bankuari

Txurdinagabarri adinekoen Egoitzan aspalditik ari gara Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lankidetzan. Supermerkatuetan kanpainak egiten dituztenean, gure zentroko egoiliarrek borondatez parte hartzen dute Txurdinaga eta Boluetako establezimenduetan, elikagaien bilketa antolatzeko, eta gure Gabonetako azoka solidarioak bildutako dirua erakunde horretara bideratzen du. Joan den hilaren 17an entregatu genien Elikagaien Bankuko ordezkariei azken azokan

¡Athletic! ¡Athletic! ¡Geuria!

¡Athletic! ¡Athletic! ¡Geuria!

Bilboko Txurdinagabarri Adinekoen Egoitzan muineraino gara athleticzaleak, eta, apirileko lehen bi asteetan, Athleticek Kopako finalean parte hartu eta ondoren irabazi izanak hartu du gure egunerokotasunaren zati handi bat. Sevillako Cartuja estadioan jokatutako finalaren aurretik, gure eskulan tailerrak topera aritu ziren lanean dekorazio elementu zuri-gorriak prestatu eta jartzeko. Ostiralean, hilak 5,

Pazkoko jolas jarduerak Txurdinagabarri Egoitzan

Pazkoko jolas jarduerak Txurdinagabarri Egoitzan

Pazkoa ospatzeko, Txurdinagabarri Egoitzan belaunaldien arteko ekintza bat antolatu genuen gure begiraleen seme-alabekin: “Pazko arrautzen bila”. Lau talde egin genituen solairu ezberdinetako egoiliarrekin, eta talde bakoitzari kolore bat esleitu genion: arrosa 1. eta 4. solairuetarako, morea 3. solairurako, urdina 5. solairurako eta berdea 2. solairurako. Pisten bidez, egoiliarrek beren koloreko

Bi emakume, Silver Film Festivaleko kartel handi batzuen aurrean.

Silver Film Festivaleko belaunaldi arteko saio batean

Martxoaren 11tik 16ra bitartean, Silver Film Festival nazioarteko zine jaialdiaren bigarren edizioa egin zen Bilbon, programazioaren eta aldi berean egiten diren jardueren ardatz nagusitzat 55 urtetik gorako pertsonak hartuta. Hain zuzen ere, hilaren 15ean Txurdinagabarriko egoiliar talde bat ekintzetako batera joan ginen. “Belaunaldi arteko saio” bat zen, “Amona Sofia” izenekoa,