LGTBIQ+ Harrotasuna ospitalean ere bizi eta zaintzen da

Joan den astean Ospitalarioak Fundazioa Euskadi Arrasateko Ospitaleak jarduera egitarau oparoa garatu du, ekainaren 28a, LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Eguna, ospatzeko.
Ekainaren 25ean Bohemian Rhapsody filma proiektatu zen, LGBTQ+ komunitatearentzat sinbolotzat hartzen den Freddie Mercury abeslariaren historia kontatzen duena.
Egun horretan bertan, Arrasateko Ospitaleko unitateetan, erlaxazio jarduerak eta gorputzaren ezagutzari buruzko dinamikak egin ziren. Helburua errespetu eta gogoeta espazioak bultzatzea zen.
Ostiralean, hilak 27, Harrotasun egun ofizialaren bezperan, ostadarraren koloreak zituzten eskumuturrekoak banatu ziren, bai unitateetan bai ospitaleko harreran. Gainera, dauden sexu identitate eta orientazioen gama zabala errespetatzearen garrantziari buruzko solasaldia egin zen: horien artean lesbianak, gayak, bisexualak, transexualakak, intersexualak eta queerrak, besteak beste, LGTBIQ+ siglek jasotzen duten bezala.
Errehabilitazio eta Dinamizazio Sozialerako Zerbitzuak koordinatutako ekimen hauekin, ospitaleak ingurune asistentzial inklusibo, errespetuzko eta diskriminaziorik gabeko batekin duen konpromisoa berresten du, non pertsona guztiei harrera egiten zaien eta baloratuak sentitzen diren, beren generoa eta orientazio sexuala edozein dela ere.