Ziurtagiriak

Kalitate eta ingurumen politika

Gure Misio, ikuspegi eta balioen konpromisoei erantzunez, eta horiek betetzeko, Ospitalarioak Fundazioa Euskadin Antolamendu eta Kudeaketa eredu bat onartu dugu, kalitatea eta ingurumena kudeatzeko sistemen printzipioak jasotzen dituena, horien bidez bermatzen baita legezko baldintzak eta araudiak betetzen direla, oinarrizko helburu hauek lortzea ahalbidetzeko:

  • Gure prozesuen etengabeko hobekuntza eta eraginkortasuna sustatzea, alde interesdunen behar eta itxaropenei erantzunez.
  • Gure asistentzia eredua eta kudeaketa prozesuak garatzen eta berritzen laguntzea.
  • Kalitatearen eta pazientearen segurtasunaren ikuspegi integrala, artatutako pazienteen profilen arrisku espezifikoak kudeatzeko sistema bat garatuz.
  • Kutsaduraren prebentzioan, ingurumenaren babesean eta klima aldaketaren aurkako borrokan laguntzea, batez ere jarduera hauen bidez:
    • energia efizientzia, ingurumen kudeaketa arduratsu baten bidez, bai gure zerbitzuak ematean, bai gure zentro eta instalazioak mantentzean.
    • hondakinen eta emisioen bolumena eta inpaktua murriztea, hondakinen kudeaketa kontrolatu eta eraginkor baten bidez.

Ospitalariak Fundazioa Euskadiko Zuzendaritza Taldeak Politika hau gidatu, bultzatu eta mantentzeko konpromisoa hartu du:

  • helburuak ezartzeko eta berrikusteko erreferentziazko esparru gisa.
  • hori betetzeko beharrezkoak diren baliabideak jarriz.
  • laguntzaile eta paziente/erabiltzaileen eta komunitate ospitalarioko kide guztien parte hartzea eta inplikazioa egituratuz eta sustatuz.
ISO 9001
ISO 14001