Orozkoko Ibarra zentroko egoiliarrak, San Antonio Egunaz gozatzen Urkiolan

Ospitalarioak Fundazioa Euskadik kudeatzen duen Ibarra Zentroko (Orozko) erabiltzaile talde batek irteera batean parte hartu zuen hilaren 13an, Abadiñoko Urkiolako Santutegira, San Antonioko erromeria zela eta. Zentroko aisialdi eta denbora libreko programaren parte gisa antolatutako jarduerak aukera eman zien parte hartzaileei Urkiolako Parke Naturalaren ingurune politean jardunaldi ezberdin batez gozatzeko.
San Antoniori eskainitako meza inguruko ospakizun erlijioso enblematikoenetako bat da, eta urtero fededun eta bisitari ugari biltzen ditu. Ezin genuen huts egin, eta 11ak baino lehen elizan genuen gure lekua. Zeremoniaren ondoren, erabiltzaileek aprobetxatu zuten tximistarri harriaren inguruan (legendak dio meteorito baten parte dela) jendea bueltaka ikusteko eta santutegiaren inguruan ibiltzeko, bertako jai giroaz gozatzeko, artisau eta baserritarren postuak bisitatzeko eta animaliak ikusteko, ospakizun horretako erakargarri tradizionaletako bat baita.
Txangoan denbora egon zen kafe bat hartu eta anis erroskillak dastatzeko ere, egun horretako jaki gozo ezaguna.